Datorren astean banatuko da etxez etxe 2024ko egutegia

Urtero bezala egutegia argitaratu du Zaldibiako Udalak, herritarrek helarazitako argazkiz hornitua. Datorren astean zehar banatuko da etxez etxe eta baserrietako buzoietan, posta bulegoan. Zenbait berrikuntza txiki ekarriko ditu 2024rako prestatutako aleak. Gainera, Biziolako produktu sorta zozketatuko da argazkiak bidali dituzuen guztion artean. Eskerrik asko eta urte berri on!

 

Azalean dauden argazkiak: Onintza Caminos Beldarrain, Iñaki Golmaio Gurrutxaga, Eider Alberdi Irastorza, Jasone Olaizola Mendizabal, Sergio Dos Santos Barrutia, Bixente Pajares Sierra.

ARGAZKILARIAK HILABETEKA: Urtarrila: Alaitz Insauti Oiartzabal · Otsaila: Bixente Pajares Sierra · Martxoa: Ixiar Telleria Imaz · Apirila: Irati Garmendia Alkaiaga Maiatza: Eider Alberdi Irastorza · Ekaina: Mikel Urteaga Azkue · Uztaila: Pello Etxeberria Agirre · Abuztua: Onintza Caminos Beldarrain Iraila: Maria Dolores Aranburu Garmendia · Urria: Amaia Iraola Izagirre · Azaroa: Erramun Izagirre Irastorza · Abendua: Iñaki Golmaio Gurrutxaga

Eskerrik asko guzti-guztioi egutegia osatzeko ezinbestekoak izan zaretelako!