Zaldibiako Udala

Herria saretzeko, eman izena

Irekita dago lau-urteko berrirako izen ematea herriko gaien inguruko lanketa egiteko. Antolaketa berria jarri da martxan ohiko batzordeen ordez. Udal herri batzarrean zehatzago azaldu zen informazioa, jarraian ere aurki dezakezuena. 
Gehiago

Udalbiltzako ordezkaritza berritua martxan da

Ostiralean burutu zen udalbiltzaren batzar nagusia eta legealdi berrian ardura hartuko duen ordezkaritza izendatu zen. Haritz Alberdi Getariako alkatea izango da lehendakari berria eta Ioritz Berra Zaldibiako alkatea Batzorde Eragileko kide izango da. 
Gehiago

Udako ordutegia udaletxean eta kultur etxean

Udaletxea 08:30etik 15:30era zabalduko da irailaren 15era bitarte. Karreane kultur etxea, ordea, 09:00etatik 15:00etara zabalduko da uztailean, eta abuztuan itxita egongo da.
Gehiago

Zaldibiako Udalbatza osatu zen larunbatean, Ioritz Berra Juaristi da alkate berria

2023ko ekainaren 17an osatu zen Zaldibiako udalbatza berria. Ioritz Berra Juaristi izendatu zuten alkate EH Bilduko 6 aldeko bozka eta EAJ-PNVren abstentzioarekin. Udal eraikin berriko pleno aretoa bete zuten herritarrek. Hemen duzue ekitaldiko bideoa.
Gehiago

Udalbatza berriaren osaketa ekitaldia ekainaren 17an

Larunbatean eguerdiko 12:00etan burutuko da Zaldibiako Udalbatza berriaren osaketa. Herritarrei gonbitea luzatzen diegu, ekitaldian eta ondoren egingo den mokadutxoan parte har dezaten.
Gehiago

Zaldibia-Gaintzako Idazkari kontuhartzaile berria

2023ko ekainaren 1etik, Zaldibia-Gaintzako udaletan idazkari kontuhartzaile berria dugu Irene Gomez Elexpe. Egun hauetan, Zaldibiako herria ezagutzen eta egokitzapenean mungilduta dabil, freskura eta lanerako gogoz.
Gehiago

Ireki da udaleko Lan Eskaintza Publikoan izena emateko epea

4 lanpostuetarako oinarriak BOEn argitaratu ostean, maiatzaren 9ra bitartean izango da izena emateko epea. Udalak iazko maiatzean onartu zuen 4 lanpostu eskaintzea LEP Lan Eskaintza Publikoaren bidez, Espainiako Gobernuaren Egonkortze Legeari jarraituz.
Gehiago

ABERRI EGUNA ospatzeko deialdia

Apirilaren  9an ospatuko den Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak eta etxeetako balkoi eta leihoetan Ikurriñak zintzilikatzeko eskatzen die herritarrei.
Gehiago

Gipuzkoako bizikleta bideen Lurralde Arloko Planaren Berrikuspena abiatu du Foru Aldundiak

Mugikortasun Sailak 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana berrikusteko prozesua hasi du, Planaren 8 urteko indarraldia amaitu dela adieraziz. Bistan denez, ordea, Planean jasotako sare osoa ez da gauzatu, bertan jasoa baitzen Zaldibia-Ordizia bide-gorria ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Zaldibia-Gaintzako Idazkaritza lanpostua hutsik geratu da

Ia 14 urtez Zaldibia-Gaintzako idazkari-kontuhartzaile lanpostua bete duen langileak uko egin zion lehengo astean lanpostuari, beste udalerri bateko postua hartzeko. Hori dela eta, Foru Aldundiak epe motzean argitaratuko du Zaldibia-Gaintzako lanpostua betetzeko deialdia. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

Zaldibiako Udala IZARKOMera pasa da, telekomunikazio burujabetzarantz urratsa emanez

Telekomunikazioen oihan globalizatuaren baitan, Euskal Herriko nazio eraikuntza eta burujabetzaren alde lan egiteko sortu zen Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboa. Zaldibiako Udalak gertutik jarraitu du bere ibilbidea eta uztaileko osoko bilkuran aho batez onarturik kooperatibako bazkide erabiltzaile egin da. Abuztutik aurrera udaleko telefono eta internet zerbitzuak Izarkomek ematen ditu eta gainera, aurrezte ekonomikoa eta zerbitzua zabaltzea ere ekarri du herrira. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Udaletxeko teilatuan plaka fotoboltaikoak jartzeko eskaintzak aurkezteko epea ireki da

Zaldibiako Udaletxeko teilatuan autokontsumorako 20kW-tako eguzki-instalazio fotoboltaiko bat jartzeko deialdia ireki du Udalak, kontsumo eraginkorrago, jasangarriago eta aldi berean ekonomikoagoa helburu. Eskaintzak aurkeztu nahi dituztenek kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio osoa. Nafarkoop Energia Ekimen Sozialeko Kooperatibak idatzi du proiektua, 33.981,64 €an baloratua, BEZa barne. Abuztuaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eskaintzak.
Gehiago

Bihar osteguna, Udala eta Kultur etxea itxita 2 orduz

Ekainaren 2an, osteguna, eguerdiko 13:30etik 15:30era arte Zaldibiako Udala eta Karreane kultur etxea itxita egongo dira udal langileen formakuntza saio bat dela eta. Barkatu eragozpenak.
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Datorren ostegunean, maiatzaren 5ean, izango da bilkura 17:45ean udaletxeko areto nagusian. Jarraian duzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago

Udal Herri Batzarra ostiralean, aurrekontuak hizpide

Urtero bezala, Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, 2022ko erronkak eta aurrekontua azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Ostiralean, hilak 28, izango da batzarra, 18:00etatik 19:00etara Udaletxeko areto nagusian. 
Gehiago