2022ko ekainaren 25a larunbata, ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA kirol froga ospatuko da Zaldibian. Hau dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) goizeko 08:30etatik arratsaldeko 15:00etara.
Gehiago
Ekainak 23 ostegunean, udako solstizioaren ospakizun jaia dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu. Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi (Santa Fe 45ra) arratsaldeko 18:00etatik goizeko 06:00etara.
Gehiago
Apirilaren 26a, asteartea, Santa Fe 19 etxebizitzako igogailua muntatzeko lanak direla eta antzoki aurreko aparkalekua libre utzi beharko da goizeko 8:00etarako. Auto-garabia aparkaleku honetan kokatuko da egun osoz, iluntzerako berriro aparkalekua erabilgarri izatea aurreikusten delarik.
Gehiago
Apirilaren 19 asteartea goizeko 8:00etatik 9:00etara ibilgailuen joan etorria oztopatuko dutela jakinarazi digu presaren eraispen lanak burutuko dituen URAKek.
Gehiago
Apirilaren 15ean Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatu duen jaialdia dela eta, Antzokian eta antzoki pareko aparkalekuan kontuan izateko oharrak dituzue jarraian.
Gehiago
Martxoak 5 larunbata, TTIPI-TTAPA MOREA lasterketa dela eta Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Mariaundi parera (Santa Fe 45ra) goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:30era.
Gehiago
Zazpi eta erdi edizioa izango da abenduan egingo den hau, 2020ko eta 2021eko udaberrietan Covid-a dela eta bertan behera geratu zirenen ordezko. Lasterketa solidarioa da, eta aurtengo dirua Elikagaien Bankura bideratuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Ohi bezala, ibilbidearen zati bat Zaldibiatik igaroko da eta beraz, hainbat bide itxita egongo dira Lazkao-menditik Larraitza bidean, eguerdiko 12:00etatik iluntzeko 20:00ak arte, abenduaren 11n, larunbatarekin.
Gehiago
Udal Gobernuak erabaki bezala, herri-mendian larrealdi baimena duten erabiltzaileei etxez etxe banatu zaie gutuna, pistan ibilgailuz ibiltzeko gaur arte dauden arauak errespetatzeko deia egiteaz gainera, mugatutako bidean pasatzeko debekuaz ohartaraziz. Ohar honek azken asteetan izandako harriak mugitzeko ekintzei erantzuten die.
Gehiago
Azaroaren 27 larunbata, Kantu katea festaren harira antzoki aurreko aparkalekua libre utzi beharko da goizeko 8:00etarako eta bertan ezingo da ibilgailurik egon larunbat osoan zehar.
Gehiago
Urriak 29 ostirala, udaletxe inguruko hiritartze lanak burutzeko Santa Fe kalea itxiko da ibilgailuentzat Mediku etxetik (Santa Fe 21) Estanko parera (Santa Fe 29ra) goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara.
Gehiago
Urriak 20 asteazkena, Karruselaren muntaia lanetarako antzoki aurreko aparkalekua libre utzi beharko da goizeko 8:00etarako eta bertan ezingo da ibilgailurik egon 10:00etatik aurrera.
Gehiago
Bihar urriak 14 osteguna Santa Fe kaleko ibilgailuen joan etorria modaltuko da plazako hiritartze lanak burutzeko. Horregatik Santa Fe kaleko 23 eta 25 zenbakien artean ezingo da aparkatu. Gurea Mertzeriatik Illati bitartean zehazki.
Gehiago
Irailak 16 osteguna, autotxokeen muntaia lanetarako eskola eremuko aparkalekuan eremu zehatz bat hesituko da eta bertan ezingo da ibilgailurik egon 10:00etatik aurrera.
Gehiago
Amaitu dira Ernaitza bideko konponketa lanak. Urak hartuta eta bidean zeuden zuloak konponduta neguak erakutsiko digu egindako lanak nahikoa izango ote diren bideari eusteko.
Gehiago
Berriro Ernaitza bidean izandako lur mugimenduek, bidean eragindako kalteak konpontzeko lanak martxan dira. Hori dela eta hurrungo egunetan autoen joan etorria ahal den neurrian gutxitzeko eskaera luzatzen dugu Udaletik.
Gehiago