Olakosaroitik Ausa-Gaztelu lepoko txaboletara dagoen bidean, konponketa lanak egingo dira datozen egunetan. Denborak eta urak bidean sortu dituzten zuloak bete eta urak hartzeko erretenak egingo dira hainbat puntutan. Lanek 2-3 aste irautea aurreikusten da bihartik hasita.
Gehiago
Bihar, martxoak 30 asteartea, ibilgailuen joan etorria aldatuko da goizeko 8:00etatik 10:00ak bitartean Aztia etxeko lanak direla eta. Egileor auzoko bizilagunei, Ñañarri, Luberri eta Ibai-ondo etxeetako bizilagunei nahiz Aiestaran Erreka auzokoei Txamarretxeko plazako aparkalekuak kendu eta behin-behineko pasabidea jarriko zaie Txapeletxetik barrena ordu tarte horretan.
Gehiago
Martxoaren 7 igandean ospatuko den emakumeen herri lasterketa ospakizuna dela eta ibilgailuen joan etorria etengo dugu Santa Fe kalean zehar goizeko 10:00etatik 14:00etara.
Gehiago
Abenduaren 22 asteartean udal eraikin berria egiteko erabilitako garabiaren desmuntai lanak burutzeko ibilgailuen joan etorria eten eta hainbat aparkaleku hustu beharko dira Santa Fe kalean.
Gehiago
Ostiralean ibilgailuen joan etorria moztuko da Arrese aurreko eremu zabal batean goizeko 8:00etatik 11:00 bitartean. Aztiriaga eraikineko lanetarako beharrezkoa den garabi montaketa burutu ahal izateko. Hemen xehetasunak.
Gehiago
Alegiatik Abaltzisketarako GI-2133 errepidean bi hobekuntza lan egiteari ekin berri dio Foru Aldundiak: lurrei eusteko horma bat Iraola-Enea etxetik Ordizia aldera, eta asfaltatze lanak Iturritza paretik Gaintzako bidegurutzera, Larraitza bidean.
Gehiago
Ostiraleko euri jasak eragindako lubiziak hainbat kalte eragin zituen batez ere Arruegi auzoan eta bertara doan bidean. Larunbatean bizilagunentzat behin-behineko pasabidea jarri zen eta bidea konpontzeko lanak astelehenean hasiko dira.
Gehiago
Udaletik eskerrak eta animoak eman nahi dizkizuegu, bai atzo eta bai gaur, euri jasak eragindako kalteak konpontzen ari zareten herritar, bolondres eta udal langileei. Erantzun azkarrak kalteak arintzen lagundu du. Hala ere, adi jarraitzeko deia egiten dugu gaur arratsalderako ere ekaitzak baitaude iragarrita.
Gehiago
Auto lasterketa dela eta bidea itxiko da ibilgailuen joan etorrian zuzenean eraginez.
Gehiago
Larunbat arratsaldean izango da lasterketa, baina bezperan puzgarriak eta autoen erakusketa ere antolatu dituzte antolatzaileek, 16:00etatik 19:00etara.
Gehiago