Nikelaren inguruko azterketa eta hartutako neurrien txostena plazaratu du Eusko Jaurlaritzak

Egindako azterketa, hartutako neurriak eta laborategiko txostenak plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak. Zaldibiako Udalak, Lardizabal herri eskola ondoko neurgailua beste urtebetez mantentzeko eskaera luzatu dio Ingurumen sailari.

Iaz Ordizia eta Zaldibian egindako neurketetan airean nikel partikulen presentzia altua atzeman zen, eta neurri zehatz batzuk hartu zituen. Horiei esker, emaitza onak lortu dira, ezartzen diren balioak betez. Hemen duzue Ingurumen Sailak gaiaren bilakaerari buruz egin duen txostena. Datozen egunetan, Zaldibiako eta Ordiziako Udalek txosnena aztertuko dute dagokion patxada eta hala beharko balitz adituen laguntza bilatuz.

Gainerakoan edozein herritarrek txostenaren inguruko azalpen edo argipenik beharko balu. Ingurumen sailetik aurreratu digute, 012 telefonora deitu dezaketela eta Aire zerbitzuarekin hitz egiteko eskatu behar dutela.

Agiriak deskargatzeko loturak: