Ongi etorri Zaldibira! Etorri berrientzako gida plazaratu du udalak

Zaldibiako Udalak, harrera egiten die urtero irailetik irailera Zaldibira bizitzera etorri direnei. Irudian atzo burututako harrerako argazkia duzue. Udalak, gainera, tresna berri bat sortu du zaldibitar berrien etorrera xamurtu asmoz: ETORRI BERRIENTZAKO HARRERA GIDA.

2021 HARRERA EGUNA

Harrera gida argitaratu eta aurkeztu zen atzoko Harrera Egunaren baitan. Gida hau jasoko dute hemendik aurrera Zaldibiara bizitzera datozenek. Herritar guztiek euskarri honen berri izan dezaten, etxe guztietara ere banatuko da, kasu honetan euskara hutsezko bertsioan.

 

Halere, elebiko bertsioak ere argitaratu dira. Momentuz, GAZTELERA, ARABIERA, ERRUMANIERA, FRANTSESA, INGELERA eta URDUra itzuli dugu. 

ETORRI BERRIENTZAKO HARRERA GIDA

Gida honetan, Zaldibira eta Euskal Herrira iritsi berrientzako gutxieneko kokapen batez gain,  Zaldibiako informazio orokor nahiz zehatza jasotzen da. Gure kultura, hizkuntza eta ohituretatik hasi, ospakizunen azalpeneraino eta herrian aurkitu ditzaketen zerbitzu eta azpiegituren informazioa ere aurkituko dute gidan.

EuskarazCastellanoEuskarazErrumanieraFrantsesaUrdueraIngelera

Goiko irudietan sakatuz ikusi ahal duzue ETORRI BERRIENTZAKO HARRERA GIDA hizkuntza ezberdinetan.