Zaldibian, Udaberria loretan: aste honetako ekintza sorta

Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumorako kooperatibaren hitzaldia, Arineketan musika eta dantza ikuskizuna eta Unidad Alavesa musika taldearen kontzertua. Peru Calabaza idazleak ere bere lehen egonaldia aste honetan egingo du. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere. 

 

Zaldibian, udaberria loretan! ekitaldi sortak honakoak dakarzkigu aste honetan:

 

Maiatzaren 24tik 30era: Peru Calabaza Saban idazlearen lehen egonaldia herrian.

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitan murgilduko da Zaldibia Euskal Herriko luze zabaleko beste hainbat udalerrirekin eta sortzailerekin batera. Aurten egingo diren egonaldietatik, ipuin bilduma bat, laburmetraiez osatutako pelikula bat eta antzerki obrak sortuko dira, Euskal Herrian eta euskaraz sortuak.

HEMEN proiektuari buruzko xehetasunak eta Peruk Zaldibian girotu eta landu asmo duen ipuinari buruzkoak.

 

MAIATZAK 26, ASTEAZKENA: GOIENER: ENERGIA BURUJABETZA ETA LARDIZABAL ESKOLAKO PROIEKTUA

Goiener Kooperatibako Alazne Arruti izango dugu gurekin, energia burujabetzaz, beraien kooperatibaz eta Zaldibiako Udalarekin batera aurten Lardizabal Herri Eskolako teilatuan jarriko den auto-hornikuntza instalakuntzaz azalpenak ematen.

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN

 

MAIATZAK 29, larunbata 18:30etan RESTI pilotalekuan: ARINEKETAN DANTZA IKUSKIZUNA

Arineketan Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da. Elkar hartze horren fruitua, argitaratu berri duten izen bereko musika lana.. Aspaldiko adiskidetasuna du oinarri, eta elkarrekin sortu eta musika egiteko beharrari erantzuten dio. J.I. Iztueta folklore biltzailearen 250. urteurrena, eta haren “Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia” liburua hartu dituzte abiapuntuPARTE-HARTZAILEAK Iñar Sastre (Pianoa) Jagoba Astiazaran (Txistua) Ainara Ortega (Ahotsa) Xabier Zeberio (Biolina) Agate Amilibia (Txeloa) Dantzariak: Haatik dantza Konpainia (Tartean Libe Sukia Garmendia zaldibitarra)

SARRERAK HARTZEKO : MAIATZAK 24 ASTELEHENA, 18:00etatik aurrera KARREANE kultur etxean.

Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna. Prezioa: 10€ (Pertsonako gehienez 3 sarrera)

 

MAIATZAK 30, igandea 18:00etan RESTI pilotalekuan: UNIDAD ALAVESAren MUSIKA EMANALDIA

Unidad Alavesa talde ataundarrak aurkeztu berri du Made in Germany disko berria, taldearen ibilbideko hirugarrena. Beasaingo Pottoka estudioan grabatu dute, Fredi Pelaezekin, eta Artza Records zigiluarekin argitaratu dute.  Disko berria besapean dutela etorriko zaizkigu Zaldibira.

SARRERAK HARTZEKO : MAIATZAK 24 ASTELEHENA, 18:00etatik aurrera KARREANE kultur etxean.

Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna. Prezioa: 10€ (Pertsonako gehienez 3 sarrera)