Eta ba al dago integraziorik Zaldibian? Galdera hauei erantzuten saiatuko gara bihar, asteartea hilak 11, udaletxean egingo den HITZALDI- SOLASALDIAN. Lardizabal Herri Eskola, Etxekonekok Elkartea, Ausa-Gaztelu Guraso Elkartea, Zaldibiako Udala eta UEMAk antolatu dute elkarlanean hitzordua, euskara eta kulturartekotasuna proiektuaren baitan.
Gehiago
Kazetari eta idazle zestoarraren saiakerako protagonista Juana Perea da, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaioa. Nerabetan etxetik alde egin zuen Karibera, urpekaria izan zen, marinela izan zen, pirata izan zen, legendazko emakumea izan zen… hil zuten arte. Asteazkenean gehiago jakiteko aukera izango dugu Artanoren kontakizun eta irudiekin, 18:30ean Karreaneko ganbaran.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira abenduan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa deitu dute biharko Askek eta Zaldibiako Udalak, 13:00etan herriko plazan. Astearterako berriz, hitzaldia antolatu du Etxekonekok elkarteak, 18:00etan udaletxeko herri aretoan. Hitzaldia gazteleraz emango du Hajar Samadik, emakume musulmandarren Bidaya elkarteko lehendakariak.
Gehiago
Asteazken honetan, hilak 22, energia garbia sortzeari buruz interesa duen orok hitzordua du arratsaldeko 18:30ean udaletxeko herri aretoan. Bertan izango ditugu Joseba Agudo eta Antonio Urbina, Nazertek Aholkularitzako zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea, hurrenez hurren.
Gehiago
Azaroaren 9an, ostegunean, "Goiener" Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibako kideek energia fakturak ondo ulertzen erakutsiko digute. Arratsaldeko 17:30ean izango da, udaletxe azpiko herri aretoan. Oharra: ondo legoke norberak argiaren eta gasaren bere fakturak eramatea, bertan errazago lantzeko.
Gehiago
Irailaren 17an, igande honetan hasi eta 22ra bitarte, hainbat ekintza izango dira Zaldibian, Beti Gazte elkarteak antolatuta. Jarraian edo albistearen irudian dituzue guztiak ikusgai.
Gehiago
Maiatzaren 31n, asteazkenean, sendagairik onena omen den Estimulazioaren inguruan arituko da Matia Goxarako Maribi Lopez hizlaria. Dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea da Maribi Lopez. Hitzaldia udaletxeko Herri Aretoan izango da, 17:30etik 19:00etara.
Gehiago
Maiatzaren 17an, asteazkenean, Denborak eragindako aldaketen (zentzumenen eta gaitasun kognitiboen alterazioak: ikusmena, entzumena, memoria, arreta, hizkuntza...) inguruan arituko da Matia Goxarako Maribi Lopez hizlaria. Dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea da Maribi Lopez. Hitzaldia udaletxeko Herri Aretoan izango da, 17:30etik 19:00etara.
Gehiago
Hasi berri dugun maiatzeko hilabete honetan, herriko eragileek eta udalak antolatutako ekintza, hitzaldi eta ikastaro ugari izango dira. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Maiatzaren 3ko hitzaldian Gaueko atsedenaldia izango da gaia, 17koan Denborak eragindako aldaketak, eta 31koan Estimulazioa sendagairik onena. Asteazkenez hirurak, udaletxeko Herri Aretoan 17:30etik 19:00etara. Hizlaria Maribi Lopez izango da, Matia Goxarakoa, dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea.
Gehiago
Urtarrilak 19 osteguna arratsaldeko 18:30ean Herri Aretoan Nazertek-eko Joseba Agudoren eskutik Zaldibiako Udal eraikinetan eta argiteria publikoaren inguruan egindako energia auditoretza aurkeztuko da. Bertan egoera zertan dugun eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzak zein norabidetan joan beharko diren aurkeztuko dira.
Gehiago
ASISKO URMENETAren AMAIUR LIBERA STATE liburuaren aurkezpena izango dugu Zaldibian.
NOIZ: AZAROAK 29 ASTEARTEA
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: Karreane Kultur Etxean
Gehiago
Amaiur 1522-2022 Memoria epika eta politika ostirala abenduak 2 arratsaldeko 18:30etan Udaletxe azpiko Herri Aretoan eskainiko du hitzaldia Gaizka Arangurenek.
Gehiago
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Prest dugu Zaldibian Euskaraldirako prestaturiko egitaraua eta jarraian duzue izena emateko informazioa ere. Internet bidez izena eman dutenek kultur etxean jaso dezakete txapa. Animatu eta parte hartu!
Gehiago