Azken egunetako euriteek gogor astindu dute Zaldibia ere. Astearteko gauean, Ernaitzako bidearen erabat kaltetu zuen uraren higadurak. Udal teknikariak lanean ari dira ahalik eta lasterren arriskua gutxitu nahian.
Gehiago
Duela bi hilabete zabaldu zenetik 600 erabiltzaile izan ditu. Bertan traste zaharrak biltzen dituzte, bai tamaina handikoak bai et tamaina txikikoak ere. Berrabilgarriak izan daitezkeen tresnak ere biltzen dituzte ondoren, behar duenak berriz erabili ditzan. Suhiltzaileen ondoan dago Garbigunea.
Gehiago
Ahalik eta gehien birziklatze aldera, emaitza onenak lortzen dituen, atez ateko hondakin bilketa sistema definitu genuen. Teknikariek egindako proposamenei ekarpenak egiteko epea urtarrilak 17 arte irekita dago.
Gehiago
Lerro hauen bidez, Zaldibiako Udalak bat egin nahi du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin.
Gehiago
Aurten ere iritsi zaigu negua eta ondo jakin bezala berarekin dator elurra. Zaldibiako Udalak elurrari aurre hartu nahi izan dio, jarri asmo diren bitarteko eta neurriak plazaratuz.
Gehiago
Enirio Aralar mankomunitatean behi behinean 2012ko azaroan onarturiko ordenantza ikusgai dako udalean. Alegazioak sartzeko epea zabalik dago urtarrilaren 18 arte.
Gehiago
Urtea hastearekin batera 2013ko egutegiaren banaketa abian da. Aurtengoan ere herritarrek bidalitako argazkiekin apaindu dugu Zaldibiako Udalak kaleratzen duen egutegia.
Gehiago
Zaldibia, Legorreta eta Itsasondon orotara 1.129 pertsonak hartu dute parte prozesuan, herritarren heren batek gutxi asko, eta hainbat erabaki hartzeaz gain, atez ateko bilketa sistema hobetzeko proposamenak ere egin dituzte.
Gehiago
Astearte eta ostegunetan zabalik izango da Karrerane kultur etxean, 10:00etatik 12:30era eta 18:00etatik 20:30era. Bertan Lide Aristegi teknikari hezitzailea izango duzue zuen zerbitzura.
Gehiago
Aurreko bilkuretan egindako ekarpenak jaso eta barne biltzen zituen sistema proposamenak aurrera egin zuen atzo egindako udal herri batzarrean. 130 herritarrek parte hartu zuten eta prozesu osoaren baitan hartutako irudiez gozatzeko aukera ere izan zuten.
Gehiago
Gaixotasun mentalei buruz ikasteko eta elkarbizitza hobetzeko helburuarekin, AGIFESek Goierrin gaixotasun mentala duten pertsonen faminientzat ikastaroa antolatu du.
Gehiago
EH11Kolore (Euskal Herria Hamaika Kolore) herri ekimenaren aurkezpena, gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin sortu dena. Egitasmo horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi du, berezko balio gisa, joera uniformatzaile eta segregatzaileen aurrean.
Gehiago