Auzolana

Zaldibiako Erroten inguruko historia biltzeko bilera deialdia ostiralerako

Abenduan argitaratu zen Udalak Kanpaingo Errotako jabeekin egindako hitzarmena eta proiektu honen baitan, deialdi zabala egin zen herriko erroten inguruan lan bat egiteko gogoa zuen herritar taldetxoa osatzeko. Taldetxoa osatu da eta lehen bilera ostiral honetan egingo da, 16:30ean, Karreane Kultur Etxean. Bertan proiektua eta egin nahi den lana azaldu, eta bakoitzaren gustu edo ahalmenen arabera lanak banatzea da izango da helburua. Beraz, inork proiektuan parte hartu nahiko balu aukera du oraindik ere ostiralean Kultur Etxera gerturatuz.
Gehiago

"Espazioa eta Zaintza" - Zer da herri zaintzaile bat? hitzaldia eta tailerra

Hastera doa Ertzetik Erdira egitaraua eta lehenengo honetan zaintza eta herrigintza izango dira hizpide. Ostegunean, hilak 17, hitzaldia izango da 19:00etan udaletxeko Herri Aretoan eta larunbatean 10:00etatik aurrera tailerra egingo da. Zatoz!
Gehiago

Landaketa asteburua otsailaren 18 eta 20an

Lardizabal Herri Eskolak, Gailurrerantz Mendi Elkarteak eta Zaldibiako Udalak landaketa asteburua antolatu dute otsailaren 18-20 astebururako. 18an eskolako ikasleek burutuko dute landaketa hilerri aurreko parkean. Otsailaren 20an Arkakako Elizbasoko herri lurretan landaketa herrikoia burutuko da. Aurrez eremua prestatzeko auzolana antolatu da otsailaren 12an.
Gehiago

Olaldeko parkean zaldibitar txikienentzako bilgunea

Aspaldi eskolako kanpo espazioaren batzordean lantzen hasitako ideiari, gorputza eman zaio pasa den larunbatean Olaldeko parkean ikasle txikientzako bilgune bat eraikiz. Hemen dituzue auzolaneko argazkiak eta emaitza.
Gehiago

Igirua - Herrimendiko itxitura konpontzeko auzolan deialdia

Ingurumena, landa garapena eta lehen sektoreko lan arlotik AUZOLAN DEIALDIA luzatu da ostegun, ostiral eta larunbaterako. Goizeko 9:00etan Olakosain biltzeko deia egiten da. Igirua-Herrimendiko erdiko itxitura konpontzeko lanak egingo dira
Gehiago