Herri Hezitzailea

Herri Hezitzailearen inguruko azken saioa igandean

Txatxilipurdi Elkarteko lagunekin Herri Hezitzaileari buruzko hirugarren eta azken saioa egingo da igandean. Azarotik hona egindako bidean, mugarri garrantzitsua izango da. Karreanen jarri da hitzordua, arratsaldeko 18:00etan. Jarraian informazioa. 
Gehiago

"Zaldibi, herri hezitzailea"-ren bigarren saioa, igandean.

Txatxilipurdi Elkarteko lagunekin Herri Hezitzaileari buruzko bi saio egingo dira igandean. Nerabeekin lehena 17:00etan eta saio irekia 18:00etan, udaletxeko herri aretoan biak. Herriaren balio hezitzailean sinesten duten eragile eta norbanako guztientzat da gonbidapena. Jarraian informazio guztia.
Gehiago

"Herri ametsa elkarrekin marrazten" saioa igandean Txatxilipurdik gidatuta

Zaldibia Herri Hezitzaile izateko lanean dihardugu azken urteetan eta pauso berriak emango dira datozen hilabeteetan. Oinherri sareko kide den Txatxilipurdi Elkartearen bidelaguntzarekin, igande honetan egingo da hiru saioetan lehena, 17:30ean udaletxeko herri aretoan. Herriaren balio hezitzailean sinesten duten eragile eta norbanako guztientzat da gonbidapena.
Gehiago