Udaberrian, Eraiki Herria - hitzaldi zikloa maiatzean

Maiatzean, lau asteazken eta lau arlo lotuko ditu hitzaldi sortak. Guztiak 18:30etik 20:00ak bitarte izango dira Herri Antzokian, eta izena eman behar da Karreraenen edo bai webgune honetan bertan. Oinarri berbera dute hitzaldi zikloan bildu ditugun proiektu guztiek: burujabetza. Tartean dira, telekomunikazio burujabetza (Izarkom), Baso politika eta Ingurumena (Eukaliptoaren ondorioak), espazio burujabetza (Hiritik At) eta Energia (Goiener). Jarraitu irakurtzen.

 

Udaberrian, eraiki herria leloa duen zikloan honako hitzaldiak izango dira, eta bertan duzu interesatzen zaizkizun hitzaldietan izena emateko aukera. Kultur Etxera deituta ere egin dezakezu. Antzokiko aforoa mugatua da eta hitzaldiak telematikoki jarraitzeko aukera ere izango da.

 

UDABERRIAN, ERAIKI HERRIA - Hitzaldi zikloa

NOIZ: Maiatzeko asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara

NON: Zaldibian, Herri Antzokian

 

  1. MAIATZAK 5, ASTEAZKENA: IZARKOM - TELEKOMUNIKAZIO BURUJABETZA

Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboaren aurkezpena eta Euskal Herriak telekomunikazioaren alorrean dituen erronkei buruz hitz egin eta galdetuko diogu Iker Garaialde IZARKOM Euskal Herriko telekomunikazio Operadore kooperatiboko Zuzendariari.

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN

 

  1. MAIATZAK 12, ASTEAZKENA: EUKALIPTUA GURE INGURUNEAN

Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Eukalipto landaketen ingurumen ondorioak EAEn eta inguruetan txostena idatzi zuten Arturo Elosegi, Aitor Larrañaga, Juan Arizaga eta Carlos Cabido adituek. Lauetan lehena, Arturo Elosegi katedraduna, izango dugu Zaldibian ikerketaren ondorioak azaltzen, baita bertaratuen zalantzak argitzen ere.

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN

 

  1. MAIATZAK 19, ASTEAZKENA: ZALDIBI, PLAZARA! –  Herriko plaza, egindako bidea eta datorrena

Iaz pandemiaren agerpenak plazari buruzko partaidetza prozesuaren amaiera baldintzatu zuen, jasotako iritzien itzulera saioa egin gabe. Hala, gaia berreskuratu eta Hiritik At-ekoen eskutik orduan zintzilik geratu zen hori plazaratzeaz gainera, plazan aurten aurreikusten diren lanak, Ondare Sailak frontoiko estalpeari buruz Udalari emandako erantzuna eta espazio publikoaren burujabetzaren baitan aurrera begirako asmoak izango dira hizpide saio honetan.

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN

 

  1. MAIATZAK 26, ASTEAZKENA: GOIENER: ENERGIA BURUJABETZA ETA LARDIZABAL ESKOLAKO PROIEKTUA

Goiener Kooperatibako Alazne Arruti izango dugu gurekin, energia burujabetzaz, beraien kooperatibaz eta Zaldibiako Udalarekin batera aurten Lardizabal Herri Eskolako teilatuan jarriko den auto-hornikuntza instalakuntzaz azalpenak ematen.

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN

 

 

Hitzaldiak TELEMATIKOKI jarraitzea aukeratzen duzuenontzat hemen oharrak:

- Telematikoki parte hartzeko ez dago izena eman beharrik

- Hitzaldia jarraitzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/zal-6te-7wc
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Nola erabili nahi duzu audioa? ENTZUTEKO SOILIK
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.