Sasietatik jakinarazi digute Covid-19 gaixotasuna duten edo berrogeialdia (kuarentena) bete behar duten herritaren hondakin guztiak errefusa bezala tratatu behar ditugula. Hau horrela burutu dadin, BERROGEIALDIA BETETZEA EZARRI ZAIEN HERRITARREI ETA COVID-19 GAIXOTASUNA IZAN DEZAKETENEI ZALDIBIAKO UDALERA DEITZEKO ESKATZEN DIZUEGU 943 880 357. Bertatik bideratuko dizuegu egin beharreko guztiaren informazioa.
Gehiago
Gaur gaurkoz, familia edo ingurukoen sare horrek aseta ditu herrian eman daitezkeen babesgabetasun egoera hauek, baina Zaldibiako Udalak, hurrengo asteetan egoerak okerrera egingo duela aurreikusita eta sare hauek haustea gertatuz gero ere, zerbitzua antolatu eta martxan jartzea erabaki du. Jarraian azalpena:
Gehiago
Jarraian dituzue COVID-19 KORONABIRUSAren ZABALPENA EKIDITEKO Zaldibiako Udalak hartutako neurriak 2020-03-12an. Bihar bando bidez banatuko da Zaldibiako etxe guztietara idatzi berbera.
Gehiago
Auto lasterketa dela eta bidea itxiko da ibilgailuen joan etorrian zuzenean eraginez.
Gehiago
Ostegun honetarako deitua den Greba Orokorra dela eta, Udal zerbitzuetan eta hondakin bilketa zerbitzuan izango diren aldaketen berri eman nahi dizuegu. Udal zerbitzuak itxita eta etenda egongo dira, eta egun horretako hondakin bilketa ez da egingo.
Gehiago
Bihar, urtarrilak 21 asteartea ur zerbitzua etengo da Aiestaran erreka auzoan goizeko 9:00etatik 12:00ak bitartean matxura bat konpontzeko.
Gehiago
Urtarrilaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan izango da Ohiko Osoko Bilkura Udaletxeko areto nagusian. Jarraian gaiordenari buruzko informazioa eta deialdia.
Gehiago
Udal eraikin berriko azken solairuaren hormigonatzea dela eta asteartean, urtarrilak 14, EGUERDIKO 13:00etatik arratsaldeko 17:00ak ingurura arte Santa Fe kalea ibilgailuentzat ITXI egingo da Mediku Etxe parean. Autobusa ez da plazan geratuko eta herrigunerako Arrese ondoko geltokia erabili beharko da.
Gehiago
Elbarrena auzoan ur sarean izandako matxurari behin betiko konponbidea eman asmoz. Gaur ostirala ur zerbitzua etengo da Elbarrena auzoan 10:30etatik 12:30etara. Barkatu eragozpenengatik.
Gehiago
Abenduaren 23, 24 eta 25ean, eta abenduaren 30, 31 eta urtarrilaren 1ean ITXITA egongo dira Udala eta bere zerbitzuak neguko oporraldia dela eta. Gainontzeko egunetan (abenduak 26 eta 27, eta urtarrilak 2 eta 3) irekita egongo da. Kultur Etxea abenduaren 23tik urtarrilaren 1era ITXITA egongo da.
Gehiago
Gabonetako jaiegunak direla eta, atez ateko hondakin bilketa zerbitzuan izango diren aldaketen berri eman nahi dizuegu. Jaiegunak direla eta, PAPER BILKETA EGUN BAT ATZERATUKO DA. Beraz, abenduaren 24 eta 31n (asteartea) EZ DA ONTZIRIK ATERA BEHAR eta 25 eta 1ean iluntzean ONTZI URDINA, HORIA ETA ERREFUSA atera ahal izango dira.
Gehiago
Urte berria hastearekin batera sartuko dira indarrean 2020ko zerga eta tasak, eta tartean Ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa).Udaletik gogorarazi nahi da, 25 urtetik gorako ibilgailuek eta ibilgailu elektriko, hibrido edo gasezkoek hobariak dituztela, baina 2020an horiek aplikatu ahal izateko 2019a amaitzerako eskaera egin behar dela Udalean.
Gehiago
Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia iritsi da eta izena ematea irekita dago, abenduaren 20ra arte, ostirala arte. Udaletxean aurkeztu behar da dokumentazioa eta informazioa ere bertan eskuratu dezakezue.
Gehiago