Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, organikoaren bilketa atzeratuko da. Beraz, abenduaren 24 eta 31an (ostegunak) ez dira kubo marroiak atera behar. Organikoaren kubo marroiak, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an (larunbatak) atera behar dira.
Gehiago
URRIAK 19 ASTELEHENA. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak.
Gehiago
Hainbat herritarrek traste zaharrak atera dituzte egunotan egutegian egokitzen ez zen garaian. Egia da hilabete aldaketak nahasmena eragin ahal izan duela. Atera diren traste zaharren kopurua ikusita bilketa berezi bat egitea eskatu dio Udalak Sasietari eta bihar egingo da.
Gehiago
Alarma egoera ezarri zenetik, herrian zehar kokatutako 3 edukiontzien bidez bildu izan dira pixoihalak, baina hauek erretiratu eta ohiko eran, eguneko ontziari lotutako poltsa batean, aterako ditugu berriz datorren astelehenetik aurrera.
Gehiago
Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 31n bertan behera geratu zen arropa zaharren bilketa zerbitzua. Maiatzaren 25etik aurrera zerbitzuari berriro ekingo zaio.
Gehiago
Maiatzaren 18tik aurrera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio. HIlabeteko 1. eta 3. astelehen gauetan atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak.
Gehiago
Deia luzatzen zaie herritarrei, arropa etxean gorde eta arropa biltzeko edukiontzietan sar ez dezaten.
Gehiago
Sasietatik jakinarazi digute Covid-19 gaixotasuna duten edo berrogeialdia (kuarentena) bete behar duten herritaren hondakin guztiak errefusa bezala tratatu behar ditugula. Hau horrela burutu dadin, BERROGEIALDIA BETETZEA EZARRI ZAIEN HERRITARREI ETA COVID-19 GAIXOTASUNA IZAN DEZAKETENEI ZALDIBIAKO UDALERA DEITZEKO ESKATZEN DIZUEGU 943 880 357. Bertatik bideratuko dizuegu egin beharreko guztiaren informazioa.
Gehiago
SASIETAko langileen osasuna babeste aldera honako neurriak ezarri dira herri-guneko atez ateko bilketa zerbitzuan. Jarraian aldaketari buruzko informazioa:
Gehiago