Trafiko Oharra: Astelehen goizean Santa Fe kalea itxiko da Erosle parean

Astelehen goizean Santa Fe kaleko 23 zenbakiaren parean lurzorua zabalduko da udal eraikin berriaren konexioak lur azpitik burutu ahal izateko. Erosle eta Kutxa parean ezingo da ibilgailurik aparkatuta eduki lanak iraun bitartean eta Santa Fe kalea trafikoari itxiko zaio goizeko 9:00etatik 15:00etara.
Gehiago

2021eko lehenengo hiruhilabeteko ur hornidura

Ordainketa egiteko borondatezko epea: ekainak 1 - uztailak 30
Gehiago

2021eko lehenengo seihilabeteko hondakinen kudeaketa

Ordainketa egiteko borondatezko epea: ekainak 1 - uztailak 30
Gehiago

Kalitatezko konposta, organikoaren zikloaren itxiera

Maiatzaren 18, asteartea arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Zaldibiako Plazan konposta bakatuko da 4-5kgko poltsa itxietan. Zaldibiko kasuan poltsa konpostagarriak eskuratzeko erabiltzen den txartela ekartzea nahikoa izango da.
Gehiago

Oharra: ur-hornidura

Gorriñe eta Goroskindegiko ur-biltegien arteko hoditerian gertatu den arazoak eta gauean izan den euri-kolpeak ur-arrea sisteman sartzea eragin dute. Herri-guneko hainbat puntutan nabarmendu da goizean zehar honen eragina. Arazoa datozen orduetan konpontzea espero da. Ez da ur-horinduran mozketarik egingo, baina arretasuna nabaritu dezakete hainbat erabiltzaileek. 
Gehiago

Trafiko Oharra: astelehen goizean kalea itxiko da Mediku-Etxe parean

Astelehenean, maiatzak 3, udal eraikin berrirako materialen deskarga lanak direla eta, ibilgailuen joan etorria eten beharko da Santa Fe kalean, goizeko 9:00etatik 11:30ak bitartean.
Gehiago

Kultur eta Kirol taldeentzat 2021eko diru-laguntza deialdia zabalik

Gaurtik eta ekainaren 4ra arte, zabalik izango  da herriko Kultur eta Kirol taldeen urteroko udal diru-laguntza deialdia. 2021. urtean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeei beraien proiektuen eta urteko programen garapena finantzatzen laguntzea izaten da helburua. Jarraian dituzue laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa. 
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura ostegunean

Datorren ostegunean, hilaren 29an, izango da apirileko Ohiko Osoko bilkura, iluntzeko 19:00etan. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta bilkura jarraitu ahal izateko modua. 
Gehiago

Sektore Publikoko langileen Greba dela eta, bihar udal zerbitzuak itxita

Udaleko langileek bat egin dute Sektore Publikoan enplegu publikoa sortu eta milaka behin-behineko langileren kontsolidazioa eskatzeko deitu den grebarekin. Greba bihar, osteguna, izango da, eta beraz, udal zerbitzu guztiak ITXITA egongo dira. 
Gehiago

Osoko Bilkura berezi eta presazkoa gaur

Gaur, apirilaren 15a, osteguna, iluntzeko 20:00etan osoko bilkura izango du udalbatzak. Telematikoki burutuko da eta segidan duzue bilkura deialdiari buruzko informazioa eta zuzenean udalbatza ikusteko modua.
Gehiago

Errenta-aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu dute aurten ere UEMAk eta Zaldibiako Udalak

Urtero bezala, Zaldibiako Udalak eta UEMAk kanpaina egingo dute elkarlanean, herritarrek errenta-aitorpena euskaraz egitea bultzatzeko.
Gehiago

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga

Zergabilketa epea: Apirilaren 1etik maiatzaren 30era.

Domiziliatuak apirilaren 15ean
Gehiago

TRAFIKO OHARRA: Bihar goiko kalen trafiko aldaketa

Bihar, martxoak 30 asteartea, ibilgailuen joan etorria aldatuko da goizeko 8:00etatik 10:00ak bitartean Aztia etxeko lanak direla eta. Egileor auzoko bizilagunei, Ñañarri, Luberri eta Ibai-ondo etxeetako bizilagunei nahiz Aiestaran Erreka auzokoei Txamarretxeko plazako aparkalekuak kendu eta behin-behineko pasabidea jarriko zaie Txapeletxetik barrena ordu tarte horretan.
Gehiago