Zaldibiako Udal langileen formakuntza saio bat dela eta, bihar, urriak 9, eguerdiko 12:00ak arte itxita egongo da udaletxea. Barkatu eragozpenak.
Gehiago
Irail hasieraz geroztik Roman Egaña Salaberria da Zaldibiako Udaleko arkitekto berria. Lehen zerbitzua azpikontratatua bazen ere, iazko urte amaieran %60ko lanaldia sortu zuen udalak eta aurrerantzean Egaña ariko da behin-behinean. Astearteetan eskainiko zaie herritarrei aurrez-aurreko arreta. Txanda hartzeko, udaletxeko harreran edo 943 880357 zenbakira deituta.
Gehiago
Adi! Orain arte Lardizabal eskolan egon izan diren hautes-mahaiak udaletxeko beheko aretoan egongo dira igandeko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Bertan eman beharko dute botoa zaldibiarrek.
Gehiago
Aurtengo aurrekontuen zati bat udal brigadarako orga jasotzaile elektriko baten erosketara bideratzea onartu da eta ekainmaren 14ra arte irekita dago kontrataziorako deialdia. Hornidura motako kontratu honek 24.158,79 eurokoa (BEZ gabe) du hasierako balioa.
Gehiago
Aurten Zaldibiako Udako Jarduerak uztailaren 1etik 19ra bitartean izango dira. Alde batetik HH2 eta LH6 maila arteko ikasleek parte hartu dezakete, eta bestetik DBH 1, 2 eta 3. mailakoek. Baterako zein besterako izen-ematea zabalik dago apirilaren 26ra arte. Jarraian informazioa.
Gehiago
Gizarte laguntzaile, administrari eta administrari laguntzaileen plazen egonkortze prozesuan pauso bat gehiago eman da. Behin-behineko zerrendak onetsi ditu alkateak. 10 egun balioduneko epea dago erreklamazioak egiteko. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Epaimahaiak asteazken eta ostegunez bildu dira Gizarte langile, Administrari eta Administrari laguntzaileen lanpostuetarako merezimenduak egiaztatzeko. Lehiakideek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko. Astelehenetik hasita, hilaren 23ra arte. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Urtero bezala egutegia argitaratu du Zaldibiako Udalak, herritarrek helarazitako argazkiz hornitua. Datorren astean zehar banatuko da etxez etxe eta baserrietako buzoietan, posta bulegoan. Zenbait berrikuntza txiki ekarriko ditu 2024rako prestatutako aleak. Gainera, Biziolako produktu sorta zozketatuko da argazkiak bidali dituzuen guztion artean. Eskerrik asko eta urte berri on!
Gehiago
Udaleko langileen batzarrak bat egin du ostegunerako deituta dagoen greba feminista orokorrarekin. Beraz, udal zerbitzu guztiak ITXITA egongo dira azaroaren 30ean. Udal Gobernuak ere bat egin du grebarekin eta dagoeneko iragarri dira Zaldibian greba egunerako deitu diren ekimenak.
Gehiago
Lan eskaintza publikoaren bidez Zaldibiako Udalak eskainitako lau lanpostutan merezimenduak egiaztatzeko epea ireki da eta epaimahaia kalifikatzailearen izendapena egin da, 2023ko azaroaren 21ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman denez. Informazio osoa jarraian.
Gehiago
Zaldibiako Udaleko Langileen Batzarrak bat egin du urriaren 25erako zerbitzu publikoan gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Hori dela eta asteazken honetan udaletxea, udal liburutegia eta udal zerbitzuak itxita egongo dira. Oharra: kirol, euskara ikastaro eta musika eskola ez dira itxiko.
Gehiago
Irekita dago lau-urteko berrirako izen ematea herriko gaien inguruko lanketa egiteko. Antolaketa berria jarri da martxan ohiko batzordeen ordez. Udal herri batzarrean zehatzago azaldu zen informazioa, jarraian ere aurki dezakezuena.
Gehiago
Ostiralean burutu zen udalbiltzaren batzar nagusia eta legealdi berrian ardura hartuko duen ordezkaritza izendatu zen. Haritz Alberdi Getariako alkatea izango da lehendakari berria eta Ioritz Berra Zaldibiako alkatea Batzorde Eragileko kide izango da.
Gehiago
Udaletxea 08:30etik 15:30era zabalduko da irailaren 15era bitarte. Karreane kultur etxea, ordea, 09:00etatik 15:00etara zabalduko da uztailean, eta abuztuan itxita egongo da.
Gehiago
2023ko ekainaren 17an osatu zen Zaldibiako udalbatza berria. Ioritz Berra Juaristi izendatu zuten alkate EH Bilduko 6 aldeko bozka eta EAJ-PNVren abstentzioarekin. Udal eraikin berriko pleno aretoa bete zuten herritarrek. Hemen duzue ekitaldiko bideoa.
Gehiago