Batzordeak eta lan arloak

Hirigintza batzordeko bilera

Bi hilabeteko etenaren ondoren, modu telematikoan bada ere, Hirigintza Batzordeko bilera egingo da, maiatzaren 25ean, ASTELEHENA, arratsaldeko 18:30ean.
Gehiago

Zaldibiako Baso Habitatak lehengoratzeko proiektua

Zaldibiako herri-lurretako ondare naturala hobetzeko ekintza ezberdinak garatuko ditu Zaldibiako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak emandako diru-laguntza bat lortu ondoren. Covid-19a dela eta lanak pixka bat atzeratuko diren arren, eta hauen azalpenerako aurreikusita genuen hitzaldi irekia ere momentuz atzeratuta, egingo diren lanen inguruko azalpen labur bat aurkituko duzu jarraian.
Gehiago

Eraikitze Ordenantzak lantzeko saioa Hirigintza Batzordeak deitua

Eraikitze Ordenantza berriak lantzeko prozesuaren barruan, Hirigintza Batzordeak lan-saio ireki bat deitzea erabaki du. Martxoaren 9an, astelehena, 18:30ean izango da saioa Udaletxean eta bertan udal teknikariek garatutako zirriborroa azaldu eta ekarpenetarako tartea irekiko da.
Gehiago

Ingurumen, Landa Garapen eta Lehen Sektorearen lan-arlo bilera

Otsailak 26, asteazkena, iluntzeko 19:00etan Karreanen izango da lan-arlo honetako bilera.
Gehiago

Zaldibiako Udaleko batzorde eta arloetan izen ematea zabalik

Zaldibiako Udaleko batzorde eta arlo ezberdinetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago uztailetik. Izena ematea udalera bertaratuz edo jarraian duzun taula beteaz burutu dezakezu.
Gehiago