Ostiral honetan, abenduaren 23an jarriko da martxan Artxanberrin - Estanko atzean eraikitako konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta bi hitzordu jarri dira azalpenak eta giltza jasotzeko: goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan, Artxanberriko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, beraz, bi hitzorduetakoren batean bertaratzeko deia egiten diegu.
Gehiago
Hamar urte dira, Zaldibiako Udala pausoak ematen ari dela hondakinen kudeaketa arduratsu bat egiteko. Hamar urte dira, hondakinak bereizteko eta biltzeko atez ateko bilketa sistema abian jarri genuenetik. Bide berean beste pauso bat emateko ordua heldu da. Hondakinak hobekien kudeatzen dituenari hobariak edo bonifikazioak eskaintzera goaz.
Gehiago
Abenduaren 6an, udaletxea eta Karreane kultur etxea zabalik izango dira ohiko ordutegian. Udal zerbitzuek normaltasunez jardungo dute.
Gehiago
Aurreko astean bizilagunekin egindako bileren ondoren hasi dira martxan beste bi auzo konpostgune eraikitzeko lanak. Lehena, Artxanberri kalean (Estankoren atze aldean) eta bigarrena, Olaldeko parkeko sarreran (Ibai-Ondo etxeen atzealdean). Bestalde, gaur inauguratu dute eskolako konpostagailua bertako ikasleek udaleko eta Sasieta mankomunitateko ordezkariekin batera.
Gehiago
Datorren ostegunean, abenduaren 1ean, 3 bilera burutuko dira eremu ezberdinetako bizilagunekin herri guneko bi auzo konpostgune nagusi kokatzeko. Zehazki Artxanberri kalearen hasieran kokatuko da bat eta Ibai Ondo atzealdean bestea. Hona xehetasunak.
Gehiago
Kurtso berria hastearekin batera, zehaztuta dago herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia, eta martxan daude foko berriak, piztu eta itzaltzeko sistema berriarekin. Informazio osoa jarraian:
Gehiago
Urte berriaren batera sartuko da indarrean hondakinak sortze bidezko hobarien sistema. Auzokonposta guneak ere, lehenengo biak martxan dira. Hauei buruzko informazio osoa emango da plazan bertan goiz eta arratsalde izango den postuan, bertan izena emateko tramiteak egiteko aukera ere izango delarik.
Gehiago
Dagoeneko 40 familia inguruk eman dute izena eta asteartetik bertara daramatzate beraien etxeko hondakin organikoak. 40 etxe hauetan ez daude kamioiaren zain, nahi eta behar dutenean atera dezakete organikoa, gainera hondakin tasan %8ko hobaria jasoko dute urtarriletik aurrera. Hobari bera jasoko dute organikoa etxean konpostatu edo animalientzako bazka bezala erabiltzen dutenek. Horretarako udaletxean izena eman behar da. Jarraian informazio zehatzagoa.
Gehiago
Lanbidek sustatuta Toki ekintzetarako 2022ko Lanbideren dirulaguntza deialdiaren baitan, Zaldibiako Udalak 8 hilabetez pertsona bat kontratatuko du garbitzaile lanetarako. Irakurri baldintzak jarraian.
Gehiago
Hondakin organikoaren kudeaketa herrian bertan egiteko helburuarekin, prest ditugu Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruko lehen bi auzo konpostguneak. Parte hartu nahi duten Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruetako bizilagunei udaletxean izena emateko deia luzatzen diegu. Datozen asteetan burutuko ditugun bileretan zehaztuko dira herriguneko gainontzeko auzo konpostguneen kokapenak.
Gehiago
Telekomunikazioen oihan globalizatuaren baitan, Euskal Herriko nazio eraikuntza eta burujabetzaren alde lan egiteko sortu zen Izarkom telekomunikazio operadore kooperatiboa. Zaldibiako Udalak gertutik jarraitu du bere ibilbidea eta uztaileko osoko bilkuran aho batez onarturik kooperatibako bazkide erabiltzaile egin da. Abuztutik aurrera udaleko telefono eta internet zerbitzuak Izarkomek ematen ditu eta gainera, aurrezte ekonomikoa eta zerbitzua zabaltzea ere ekarri du herrira. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Iaz haurreskolako plaken instalazioa egin ondoren, 2022an udaletxeko teilatuari heltzea aurreikusi zen. Udaberrian proiektua aztertu eta idatzi zuen Goiener Taldeak eta udaran deialdi irekia egin ondoren, ebatzi da nork egingo dituen lanak. 20 kWko instalazioa (56 plaka) jarriko dira teilatuko hegal batean eta bertan sortutako energia autokontsumo-partekatu sistemaren bidez Udaletxeko, Beti Gazte tabernako eta Itoitz Etxeko (Mediku-etxe-gaztetxea) hornidurarako erabiliko da. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Irailak 19 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago
Gaur goizean amaitu dituzte, Lardizabal eskola ondoko futbito zelaiko argiak LEDera aldatzeko lanak. Aurreko egunetan Plazako Toki Alai frontoiko argiteria berritu zen eta Resti pilotalekukoak aldatzearekin amaituko lirateke aurre ikusitako lanak.
Gehiago
Plazako Toki Alai frontoiko argiteria aldatu berri dugu. 400 watiotako foko zaharrak ordezkatu ditugu LED erako 196 watioko fokoengatik. Argi kontsumoan aurrezpenaz gain, argi egokiagoa dugu orain. Laster futbito zelaian eta Resti pilotalekura zabalduko ditugu lanak.
Gehiago