Ohiko osoko bilkura deialdia

Datorren asteazkena, urriak 26, izango da Osoko Bilkura Udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 6etan. 
Gehiago

2016ko FESTETAKO BALORAZIOA

Pasa berri zaizkigu 2016ko festak eta balorazioak egiteko garaia da, hurrengo urteei begira. Horretarako bi bide izango dira: bilera irekia urriaren 19an, 18:30ean Karreanen eta korreo elektronikora idaztea. Edozein ekarpen hartuko da kontuan.
Gehiago

Jaietako Autobus Zerbitzuak

Zaldibiako jaietara gerturatzeko asmoa duzuenez, hemen dituzue ikusgai autobus zerbitzuak. Bi linea berezi jarri dira ohiko zerbitzutik aparte. Zaldibiako Udalak dei egiten dizue ahal bada garraio publikoa erabil dezazuen. 
Gehiago

Plazako dantzen oinarrizko ikastaro azkarra

Iztueta Dantza Taldeko kideen eskutik eta herriko jaiak bertan direnez, 4 saioko oinarrizko ikastaroa antolatuko da, festetarako erromeria dantzak ikasteko. Interesa duena hilak 14, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxera joan behar du eta bertan adostuko da ordutegia. 
Gehiago

Itturritik aldizkariaren 2. alea kalean da

Joan den ekainetik irailera bitarteko albiste eta gertaerak biltzen ditu bigarren ale honek eta baita datozen bi hilabeteetan egutegiak dakartzan ekintzak.
Gehiago

Zer iritzi dugu Aralar Mendiari buruz?

Azkenaldian Aralarko pisten gora beherek harrotutako hautsak ikusirik, Zaldibiako Udalari egokitzen zaion arduraz, idatzi honen bitartez gure jarrera azaldu nahi genuke.
Gehiago

Oporrak bakean beste urte batez

Saharako 11 haurrek Goierrin pasako dituzte opor egunak basamortuko baldintza gogorretatik aparte, besteak beste, Zaldibiako Udalaren laguntzarekin.
Gehiago

Urez eta pozez blai ur-jolasetan

Joan den astelehenean, Udako Jardueren barruan, ur-jolasetan aritu ziren haurrak. Argazkiak barruan ikusgai!
Gehiago

Bilore: lehen bilera irekia

Bihar, asteazkena, hilak 29, arratsaldeko 18:00etan Herri Antzokian izango da Biloreren inguruko lehen bilera irekia. Herritar guztiak gonbidatuta daude bertaratzera.
Gehiago

Udalbatzak baratze ekologikoen araudia onartu du

Udalbatzak baratza ekologikoa esleitzeko eta kudeatzeko araudiari hasierako onarpena eman dio maiatzaren 30ean egin zuen bileran.Araudia jendaurrean dago, nahi duenak ikusi dezake albiste honetan edota udaletxera joanez gero.Norbaitek zerbait alegatu nahi badu hilabetekoa epea du iragarkia GAOn argitaratzen denetik.
Gehiago

Itturritik udal aldizkaria kalean da

Zaldibiako eta udaleko informazioa, euskarri fisiko batean etxe guztietara helarazteko bokazioarekin abiatu da Itturririk Zaldibiako udal aldizkaria. Postontzian zai izango duzu.
Gehiago

Uema Egunean Zaldibiako ordezkaritza Leitzan

Zaldibia Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izanik, pasa den larunbatean Leitzan ospatu zen Uema egunean izan ginen  UEMAren 25. urteurrena ospatzen.
Gehiago