Covid-19

ZALDIBIAN, NEGU BIZIA! kultur agenda osatu dugu

Esan beharrik ez dago, hemen da negua. Hainbat ekitaldi antolatu ditugu neguko solstizioaren ingurumari hauetarako. Jarraian dituzu ikuskizun eta egitasmoen inguruko azalpenak, egingo diren ekitaldiei buruzko informazioa eta bertaratzeko baldintzak. Gogoratu izen emate guztiak eta sarrerak abenduaren 14an hasi eta 23a baino lehen eskuratu beharko direla Karreane Kultur Etxean. Animatu eta parte hartu!
Gehiago

Ohiko galdera-erantzunen eguneraketa berria - 2020/11/17

Eusko Jaurlaritzak indarrean diren araudiei buruzko galde-erantzunak biltzen dituen dokumentua eguneratzen jarraitzen du eta gaur atera da azken eguneraketa. Bertan, batez ere ostalaritzari buruzko argipenak dira aldatu direnak. Jarraian duzue osorik.

 
Gehiago

Inor atzean geratu ez dadin, ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Zaldibiako Udalak argi ditu bere lehentasunak, HERRIA eta HERRITARRAK. Neurri ezberdinak martxan ditu koronabirus gaitzaren zabalpena ekiditeko eta gaitza hartu dutenak laguntzeko. Hala ere, hartutako neurri  guzti hauek eraginkorrak izan daitezen ezinbestekoa zaigu egungo herriko errealitatea zein den jakitea.
Gehiago

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako NEURRI BERRIAK plazaratu ditu Jaurlaritzak

Iñigo Urkullu lehendakariak atzo Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak aurreratu zituen. Gaur plazaratu dira aldizkari ofizialean. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago

Koronabirusari aurre egiteko neurri zehatzen inguruko, OHIKO GALDE ERANTZUNAK

Eusko Jaurlaritzak azaroaren 2an eguneratu du, 2020ko urriaren 26an indarrean sartutako aginduen inguruko argipenerako OHIKO GALDE ERANTZUNen agiria. Hemen dituzue hitzez hitz, Jaurlaritzak plazaraturiko galderak eta erantzunak.
Gehiago

Resti pilotalekuaren probako irekiera eta araudia

Udazkenean sartuta eta ikasturteko erabilerak nolabait zehaztuta, jarraian ageri den araudia onartu da bere erabilerarako. ASTE HONETAN BI EGUNETAN IREKIKO DA RESTI: GAUR, ASTEARTEA, ETA BIHAR ASTEAZKENA. Udalak erabileraren jarraipena egingo du bi egunetan. Erabiltzaileei laguntza eskatzen dizuegu araudia errespetatuz, eta gabezia edo ekarpenak izanez gero Kultur Etxean jakinaraziz. 
Gehiago

Hilerria bisitatzeko jarraibideak

Igande honetan, azaroak 1, erlijiko katolikoaren jarraitzaileek Santu Guztien eguna ospatuko dute, eta Zaldibiako Udalak zenbait gomendio eta jarraibide zehaztu ditu, hilerriko joan etorriak erraztu asmoz.
Gehiago

Neurri berriak indarrean 2020/10/26

Pasa den ostiralean neurri batzuk ezarri eta beste batzuk gomendatu ostean, Espainiar Gobernuak Alarma Egoera ezarri zuen igandean eta atzo bildu zen LABI batzordeak neurri berriak hartzea adostu du. Neurriok indarrean dira jada eta jarraian dekretu osoa, zein neurri nabarmenenak.
Gehiago

Argitaratu da Osasun Sailaren txostena asteburuko datuekin

Astelehenetik ostiralera 12:30ak inguruan www.euskadi.eus helbidean argitaratzen den txostenean herriz herriko eta osasun-guneen baitako datuak argitaratzen ditu Osasun Sailak eta gaurkoan ageri denez Zaldibian 3 positibo berri detektatu ziren ostiralean, 1 larunbatean eta 2 igandean. Baieztatzeko dago eta arratsaldean informazioa emango digutela adierazi digute, baheketako datuak zein izan diren. Ez dakite ea Ordiziako eta Zaldibiako datuak bereziterik izango duten. Udaletik bi datu eskatu dizkiegu: baheketan parte hartu duten zaldibitarren kopurua eta horien artean detektatutako kasu positibo kopurua. Informazio hau izatea lortzen badugu, zabalduko dugu ohiko informazio bideetatik. 

 
Gehiago

Ostalaritzarako araudia eguneratuta 2020-10-23

Gaurko egunez baldintza berriak sartu dira indarrean ostalaritzarako eta elkarte gastronomikoak ixtea agindu da. Tabernarien lana gehiago zaildu ez dezagun, jarraian indarrean dauden arauak.
Gehiago

Eusko Jaurlaritzak indarrean sartu dituen neurri berriak direla eta azalpenak. 2020/10/23

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herri guztietan indarrean sartu dira neurri gehigarriak eta jarraian neurri horietatik nagusiki egunerokoan eragingo digutenak. Gainera, Gipuzkoako 25 udalerritan mugikortasuna mugatzea gomendatu du, bai bertakoei kanpora ateratzeko, baita kanpokoei bertara sartzeko ere. Gomendio honek Zaldibian zuzenean ez, baina eragingo digu zeharka bada ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Zaldibitarrei ere baheketarako deia

Osasun Sailak Ordizian abiatu duen baheketa Zaldibiako herritarrei ere zabaltzea erabaki du. Hori dela eta, 13 eta 40 urte bitarteko herritarrek PCRa egiteko aukera izango dute. Jarraian informazio osoa:
Gehiago

Herriko egoera dela eta, Alkatearen mezua

"Egoera kezkatzeko modukoa da eta koronabirusa herrian gehiago zabaldu ez dadin neurriak hartu behar ditugu. Gure artean zaintzeko garaia da". Hala dio alkatearen mezuak. Jarraian bideoa eta testua.
Gehiago

Neurri berriak indarrean laster

Atzo Osasun Sailburuak neurri berriak hartzea aztertzen ari zirela esan ondoren, gaur bertan pertsonen mugikortasuna eta jende pilatzeak gehiago mugatzeko neurriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak, LABI aholku batzordeak gaur goizean egoera epidemiologikoa aztertu eta gero. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago