Gaur arratsaldeko 15:00etatik aurrera Karreanen ESKURAGARRI JARRIKO DIRA OSTIRAL eta LARUNBATEKO SARRERAK. Ostiraleko ZAPI BETE BERTSO saiorako 50enbat sarrera daude banatzeko eta larunbaterako 150 jarriko dira eskura.
Gehiago
Pasa den astean, Buruarin tailerra eta Bertso saioa atzeratu genituen, Osasun sailak 13 eta 40 urteko zaldibitarren baheketa deiari lehentasun eman geniolako. Osasun Sailak plazaraturiko informazioarekin eta herritarrengandik jasotako informazioarekin egindako egoeraren azterketak UDAZKEN BIZIA kultur egitaraua ber hartzeko segurtasun nahikoa eskaintzen digu. Beraz, ostiral honetarako programatutako Txan magoaren ikuskizuna eta Andoni Ollokiegi bakarlariaren emanaldia aurrera doaz eta BIHAR hasiko da sarreren banaketa 15:00etatik aurrera Kultur Etxean.
Gehiago
Hastera doaz Udazken biziko ekimenak. Gaur arratsaldean "Buruarinak" egiteko tailerra izango dute LH 1. eta 2. mailako haurrek eta igandean "Errimak bi oinetan" dantza ikuskizuna izango da. Bihar, berriz, Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta musika kontzertuak izango dira, guztiak Resti pilotalekuan. Irakurri jarraibideak segidan.
Gehiago
Ordubete eta 50 minutuan agortu dira ikuskizunerako 150 sarrerak.
Gehiago
Irailaren 3an egin zen batzarrean bi gai jarri ziren mahai gainean: aurten ez dago baldintzarik festak egiteko, baina erabaki horrek dakartzan kalteak arintzeko ekimenak egin ditzakegu udazkenean zehar. Hari horri tiraka osatu da ekimen sorta bat, eta eragileen elkarlanarekin osatzea eta luzatzea da asmoa. Jarraian dituzu ekimenaren azalpena, egingo diren ekitaldiei buruzko informazioa eta bertaratzeko baldintzak. Animatu eta parte hartu!
Gehiago
Murgildu gara programazioaren azken astean, ostiralean emango diogu amaiera. Bideo honekin deialdi berezia egin nahi dugu bukaera berezia eman diezaiogun.
Gehiago
Hainbat argazki dituzue ikusgai: gorputz perkusio tailerrekoak, Baso bizi tailerrekoak, Matraka Ma Non Tropo ikuskizunekoak, Ginkanakoak eta Plaza irrintzika berbenakoak. Gaur ibilaldie dute haurrek, Egileor auzora.
Gehiago
Herritar ugari gerturatu dira larunbat arratsaldean parke botanikora. Ikuskizunak parajearekin bat egin eta Aralarko parte bihurtu da une batez Zaldibiako herrigunean kokaturik dagoen parkea.
Gehiago
Urtero legez, musika eskolako ikasleek kurtso amaierako kontzertua eskaini dute. Aurtengoa berezia izan da, internet bidez bakarrik ikusi eta entzun ahal izan baitugu. Sarera igo dute, guztion eskura egon dadin.
Gehiago
Atzo, uztailak 1, Urpekakariak bertso-antzerkia izan genuen. Gaur, berriz, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria. Bi ekintzetako zenbait argazki eta uztailaren 24ra bitarteko taldekako egitaraua, barruan duzue ikusgai.
Gehiago
Parke Botanikoan izango da emanaldia, 19:00etan hasita eta testuaren egile diren Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre idazleen parte hartzearekin, Pello Ramirezek musikaz jantzia. Eguraldia lagun izatea espero dugu, egoerak eskatzen duen segurtasun protokoloaren baitan antolatu dugu ekitaldia.
Gehiago
Uztailak 6 astelehena, 10:30ean:LH 1. eta LH 2. mailakoentzat, 11:30ean: HH 4 eta 5 urteko gelako haurrentzat. Euria bada Resti pilotalekuan.
Gehiago
Uztailak 6 astelehena, 11:00etan Parke botanikoan, HH 2 eta 3 urteko gelako haurrentzat. Euria bada ere bai, ekarri xira, aterki eta katiuskak!
Gehiago
Uztailak 3 ostirala, 11:00etan: Gorputz-perkusioa tailerra LH 3. mailatik 6.maila bitartekoentzat eta 12:00etan: Musika Eskolako kideen musika saioa.
Gehiago
Zaldibian, UDAL BIZIA! egitarauaren baitan, Parke botanikoan 11etan LH 3.mailatik 6.maila bitartekoentzat eta DBH 1. eta 2. mailakoentzat zuzenduriko ikuskizuna.
Gehiago