Lardizabal Herri Eskolak, Gailurrerantz Mendi Elkarteak eta Zaldibiako Udalak landaketa asteburua antolatu dute otsailaren 18-20 astebururako. 18an eskolako ikasleek burutuko dute landaketa hilerri aurreko parkean. Otsailaren 20an Arkakako Elizbasoko herri lurretan landaketa herrikoia burutuko da. Aurrez eremua prestatzeko auzolana antolatu da otsailaren 12an.
Gehiago
Datorren ostegunean, urtarrilak 20, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Udal Gobernuak erabaki bezala, herri-mendian larrealdi baimena duten erabiltzaileei etxez etxe banatu zaie gutuna, pistan ibilgailuz ibiltzeko gaur arte dauden arauak errespetatzeko deia egiteaz gainera, mugatutako bidean pasatzeko debekuaz ohartaraziz. Ohar honek azken asteetan izandako harriak mugitzeko ekintzei erantzuten die.
Gehiago
Zaldibiako Udal Gobernuak honako argipenak eman nahi ditu aste honetan izandako ekintzaren eta Gure baztarrak-en idatziaren harira.
Gehiago
Igirua herri-mendian (Gazteluko magalean) kokaturiko mugarratutako zuhaitzen iraunkortasuna sustatzeko lanak egin dira azken egunetan. Inguruan zituzten zuhaitz exotikoak botaz zuhaitz mugarratuen osasun-egoera hobetu nahi da. Zuhaitz hauek, ondare kultural handia izateaz gain, biodibertsitatearentzat ere balio berezia dute.
Gehiago
Ingurumena, landa garapena eta lehen sektoreko lan arlotik AUZOLAN DEIALDIA luzatu da ostegun, ostiral eta larunbaterako. Goizeko 9:00etan Olakosain biltzeko deia egiten da. Igirua-Herrimendiko erdiko itxitura konpontzeko lanak egingo dira
Gehiago
Enirio-Aralar Mankomunitateak deituta eta eguraldiak baimentzen badu, ekainaren 5ean Saltarriko leizearen garbiketa egingo da. Urtetan zehar pilatzen joan den zaborrez beteta dago leizea eta Mankomunitatetik deialdi irekia egin da eremua lehengoratzeko lana gidatuko duen Felix Ugarte espeleologia taldeari lagundu nahi dionarentzat. Parte hartu nahi dutenak goizeko 9:00etan Saltarrin egotea eta aurrez izena ematea eskertuko da. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Datorren ostegunean, maiatzak 27, iluntzeko 19:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Karreane Kultur Etxean izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumorako kooperatibaren hitzaldia, Arineketan musika eta dantza ikuskizuna eta Unidad Alavesa musika taldearen kontzertua. Peru Calabaza idazleak ere bere lehen egonaldia aste honetan egingo du. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere.
Gehiago
Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: konposta banaketa, Zaldibi plazara! hitzaldia eta Luze edo Motz ikuskizuna. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere.
Gehiago
Maiatzak 12, asteazkena, 18:30etan Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Arturo Elosegi katedraduna izango dugu Zaldibian Eukaliptuari eta bere eraginei buruzko ikerketaren ondorioak azaltzen, baita bertaratuen zalantzak argitzen ere.
Gehiago
Maiatzaren 18, asteartea arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Zaldibiako Plazan konposta bakatuko da 4-5kgko poltsa itxietan. Zaldibiko kasuan poltsa konpostagarriak eskuratzeko erabiltzen den txartela ekartzea nahikoa izango da.
Gehiago
Zaldibiako Udalak, 2021eko maiatzerako herrian antolaturiko ikuskizun eta ekimenen agenda osatu du. Abian da udaberria eta ekainerako ere sortuko dira lore berriak. Izen ematea eta sarreren inguruko informazioa hemen duzue.
Gehiago
Maiatzean, lau asteazken eta lau arlo lotuko ditu hitzaldi sortak. Guztiak 18:30etik 20:00ak bitarte izango dira Herri Antzokian, eta izena eman behar da Karreraenen edo bai webgune honetan bertan. Oinarri berbera dute hitzaldi zikloan bildu ditugun proiektu guztiek: burujabetza. Tartean dira, telekomunikazio burujabetza (Izarkom), Baso politika eta Ingurumena (Eukaliptoaren ondorioak), espazio burujabetza (Hiritik At) eta Energia (Goiener). Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Egindako azterketa, hartutako neurriak eta laborategiko txostenak plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak. Zaldibiako Udalak, Lardizabal herri eskola ondoko neurgailua beste urtebetez mantentzeko eskaera luzatu dio Ingurumen sailari.
Gehiago