Lehen sektorea

Olakosaiko itxitura konponduta, herri-mendiko arauak errespetatzeko deia

Maiatzaren hasieran albiste izan zen Olakosaroiko itxitura, hautsia zegoelako kate eta hesiz moldatua, behin eta berriz irekia izan zela. Itxitura konponduta, Udaletik gogorarazi nahi dugu herri-mendian motordun ibilgailuekin sartzea debekatua dagoela, baimenarekin ez bada.
Gehiago

2020ko Larreen irekiera

Maiatzaren 1ean egin ohi da mendi publikoko larreen irekiera, bai Igirua herri-mendian, baita Enirio-Aralarren ere. Aurten hainbat ezohiko neurri hartu behar izan dira, hainbat arrazoi tarteko. Informazio gehiago jarraian.
Gehiago

Orain inoiz baino gehiago, zaindu bertakoa

Urrutiko intxaurrena behar genuke gogora, erosketak bertan hartuz juan gabean inora… Ekoizle eta komertzio txikiak gora!, zaindu ditzagun gaur eta zaindu ditzagun gerora. Gida honetan daudenez gain, inguruko beste baserritar, ekoizle eta merkatari txikiak lagundu ditzagun.
Gehiago

Zaldibiako Udal Gobernua azokak debekatzearen aurka

Eusko Jauraritzak EAEko merkatu eta plazetako salmenak debekatzeko hartutako erabakiaren aurrean, hainbat eragilek manifestua plazaratu dute eta bertara atxikitu da Zaldibiako Udal Gobernua. Baserritar eta erosleen eskubideak babestu daitezela eskatu du, baita azoka antolatzeko udal eskumena errespeta dadila ere.
Gehiago

Ingurumen, Landa Garapen eta Lehen Sektorearen lan-arlo bilera

Otsailak 26, asteazkena, iluntzeko 19:00etan Karreanen izango da lan-arlo honetako bilera.
Gehiago