Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera eraman edo emailez bidali kulturetxea@zaldibia.eus helbidera azaroaren 17a, ostirala, baino lehen.
Gehiago
Azaroaren 3arekin, ostirala, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:00etan udaletxe azpiko aretoan. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak.
Gehiago
Herriko festak amaitu badira ere, herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira oraindik urrian. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Festa batzordean gaia landu ondoren, iritzi bilketa egitea erabaki da hemendik aurrerako festen egutegiaren harira. Ostiralera arteko epea dago galdera honi erantzuteko: ados al zaude hemendik aurrera herriko festak urriko lehen ostegunean hastearekin? Festa batzordearen urri amaierako balorazio saioan herritarren iritziak eskuan izanik dagokion erabakia hartu ahal izateko, iritzia ematera animatzen zaitugu. Jarraian azalpenak eta parte hartzeko moduak.
Gehiago
Igandean, urriak 15, haurdunaldian, erditu ondorenean eta jaioberritan gertatzen diren heriotzek eragindako dolua ikusgai egiteko Mundu Eguna ospatuko da. Jaiotza inguruko doluan garrantzitsua da bakarrik ez zaudela jakitea eta horretarako gizarte mailan aldaketa bat egitea beharrezkoa da, informazioa zabaltzea eta familiei baliabideak erraztu eta jarraipena egitea. Hori bistaraztera dator igandeko eguna, jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Urriaren 20an, ostirala, Beatriz Egizabalen bakarrizketaz gozatu ahal izango dugu 22:00etan Karreanen. Zaldibiako udalak Aske talde feministarekin antolatua, patriarkatuak egunerokotasunean gure bizitzak nola zeharkatzen dituen azaltzen du gogoeta eta barreak eraginez. Sarrerak, udaletxean eta kultur etxean (5€). Egunean bertan ere bai, saioa hasi baino lehenxeago.
Gehiago
Urriaren 14a gerturatzen ari da, eta bihar arte egongo dira eskuragarri bazkarirako txartelak herriko tabernetan. Ikasle eta langabetuentzat Beti gazten, Illatin, Joxepanen eta Arresen dituzue eskuragarri. Landunentzat, ordea, Illatin eta Joxepanen bakarrik. Ingurukoak ohartarazi!
Gehiago
Irekita dago lau-urteko berrirako izen ematea herriko gaien inguruko lanketa egiteko. Antolaketa berria jarri da martxan ohiko batzordeen ordez. Udal herri batzarrean zehatzago azaldu zen informazioa, jarraian ere aurki dezakezuena.
Gehiago
Goizeko 11:00etan hasiko da Ongi-Etorria udaletxean. Azken hilabeteetan herrian erroldatu diren guztiak dira gonbidatuak, eta udalak eta herriko eragileek ongi-etorria egingo diete.
Gehiago
Mondeju usainarekin batera ate joka ditugu Zaldibiko festak. Urriak 5, 6, 7, 8 eta 14an ospatuko dira eta hemen duzue azken hilabetetan herriko eragileekin batera egositako egitarau zabala. Dagoeneko etxe guztietara banatu den euskarriaren bertsio digitala duzue hau.
Gehiago
Ostiralean burutu zen udalbiltzaren batzar nagusia eta legealdi berrian ardura hartuko duen ordezkaritza izendatu zen. Haritz Alberdi Getariako alkatea izango da lehendakari berria eta Ioritz Berra Zaldibiako alkatea Batzorde Eragileko kide izango da.
Gehiago
Ordiziatik Zaldibiara bidean, GI-2133 eta GI-3371 errepideen arteko elkargunea hobetuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak, 103.770 euroan esleitu diren lanen bidez. Bidea zabaldu, zoru-pakete berria jarri eta itxaroteko errei bat egingo da, gaur egun dagoen "T" formako bidegurutzea ordezkatuz eta segurtasuna handituz. Lanekin datorren astean hasi eta lau astez luzatuko omen dira.
Gehiago