Maiatzaren hamabosteko urteroko ohiturari jarraituz, bazkari batekin ospatu dute baserritarren eguna. Illati tabernan elkartu dira baserritarrak Maialen Larrañaga eta Ekhi Irribarria trikitilarien konpainian. Argazkiak barruan ikusgai.
Gehiago
Maiatzaren 17an, asteazkenean, Denborak eragindako aldaketen (zentzumenen eta gaitasun kognitiboen alterazioak: ikusmena, entzumena, memoria, arreta, hizkuntza...) inguruan arituko da Matia Goxarako Maribi Lopez hizlaria. Dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea da Maribi Lopez. Hitzaldia udaletxeko Herri Aretoan izango da, 17:30etik 19:00etara.
Gehiago
Larunbatean goizeko 10:00etan ZALDIBIA URAREN INDARRA ikus entzunezkoa aurkeztuko da udaletxeko Herri Aretoan, hemen duzue aurrerapen txiki bat. Jarraian ibilaldia eta ate irekiak Olako errota, Zubita errota eta Kanpaingo errotatik barrena. Azken hau eguerdi aldera jarriko da martxan, errotaren funtzionamendua bertatik-bertara ezagutu nahi duen ororentzako.
Gehiago
Maiatzaren 15ean, astelehenean, bazkaria antolatu da Illati tabernan, arratsaldeko 14:15ean hasita. Bazkarirako txartelak Illatin bertan lortu daitezke 28 euroren truke. Txartela eskuratzeko azken eguna maiatzaren 12a izango da, ostirala.
Gehiago
Hasi berri dugun maiatzeko hilabete honetan, herriko eragileek eta udalak antolatutako ekintza, hitzaldi eta ikastaro ugari izango dira. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Zaldibiako Udala 2020tik murgilduta dago Oinherri Sarean, baina elkarteak irabazi asmorik gabeko elkarte komunitario bilakatzeko pausua eman duenez, Udalak bazkide laguntzaile izatera gonbidatu dituzte. Astearteko osoko bilkuran eskaera hau onartu egin zen EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin.
Gehiago
Maiatzaren 2an, asteartea, egin zuen udalbatzak ohiko osoko bilkura. Kreditu aldaketak, Oinherri Herri Hezitzaileen Sarean bazkide laguntzaile egitea eta hauteskunde eguneko mahaikideen zozketa izan ziren gai-zerrendan. Jarraian informazioa.
Gehiago
Maiatzaren 12an, ostirala, 22:30ean "eRRe, aldarri bat bertsoz" ikuskizunaz gozatu ahal izango da antzokian, Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Peritz Euzkitze eta Oihana Arana bertsolarien eskutik. Ordubeteko emanaldian, mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren dualismoez hausnartzea eta hauek haustea proposatzen da, bertsolaritza, antzerkia, musika eta poesia uztartuz.
Gehiago
Maiatzaren 3ko hitzaldian Gaueko atsedenaldia izango da gaia, 17koan Denborak eragindako aldaketak, eta 31koan Estimulazioa sendagairik onena. Asteazkenez hirurak, udaletxeko Herri Aretoan 17:30etik 19:00etara. Hizlaria Maribi Lopez izango da, Matia Goxarakoa, dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea.
Gehiago
Maiatzaren 1ean astelehenarekin, eguerdiko 12etan burutuko da artalde eta azienden mendiratzea. Artisauak, kantaldia, erakusketa eta herri kirolak besteak beste...
Gehiago
Apirilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Elbira Zipitriari buruzko dokumentala emango da udaletxeko Herri Aretoan. Ikastolen sortzaile eta euskarazko hezkuntzaren aitzindari, Gipuzkoak XX. mendean izandako erreferente handienetakoa da Zipitria, frankismoaren urte gogorrenetan euskararen eta euskal nortasunaren sugarra bizirik mantendu eta belaunaldi berriei transmititzea lortu zuena.
Gehiago
2023ko martxoaren 30etik apirilaren 5 arte IRITZI BILKETA ARIKETA FORMALA antolatu zuen Zaldibiako Udalak. ZALDIBITAR BAT, IRITZI BAT irizpidea jarraituz, herrian erroldatuta egon eta 16 urte edo gehiago dituztenek izan dute iritzia emateko aukera. Hemen duzue bertan jasotako emaitzen txostena.
Gehiago