Aurten Zaldibiako Udako Jarduerak uztailaren 1etik 19ra bitartean izango dira. Alde batetik HH2 eta LH6 maila arteko ikasleek parte hartu dezakete, eta bestetik DBH 1, 2 eta 3. mailakoek. Baterako zein besterako izen-ematea zabalik dago apirilaren 26ra arte. Jarraian informazioa.
Gehiago
Euskal Diasporarekin harremanak indartu nahi dituzu? Bueltan da “Ateak Ireki”, eta bueltan da Goierriko familientzat Estatu Batuetako euskal gazte bat etxean hartzeko aukera. Ekainaren 22tik uztailaren 14ra, hiru asteko egonaldia eta kultura trukea egitera etorriko dira diasporako euskaldunak. Izen-ematea zabalik maiatzaren 5a arte. Informazio guztia, jarraian.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira apirilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Apirilaren 27an ihes-gela edo scape room ibiltaria izango dugu Zaldibian. Doan izango da eta 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Taldeka eman behar da izena, gehienez 5 lagunekoak. Txanda bakoitza 40 minutukoa izango da. Sinopsia eta erreserba egiteko informazioa, jarraian.
Gehiago
Zaldibiako Udaleko Kultur, Kirol, Euskara eta Gazteria zerbitzuak teknikari berri du: Aiora Larrañaga oriotarra. Era berean, aldaketak eman dira Karreane kultur etxearen ordutegian. Aurrerantzean, Kultur eta Kirol zerbitzuaren eta udal liburutegiaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 18:30era. Ostegun eta ostiraletan, goizez ere zabalik egongo da, 10:30etik 12:30era.
Gehiago
Asteartean, hilak 26, hiru orduko saioa izango da, bi txandatan banatuta: 10:00etatik 11:30era, HH 4 eta 5 mailakoak eta LH1 eta 2. mailakoak, eta 11:30etik 13:00etara, LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago
Ostiral honetan, hilak 22, gaueko 22:30ean ZOPA antzezlana izango da antzokian. Hitanoa du oinarri eta sorpresaz beteriko erretiro espiritual batean kokatzen da. Sarrerak kultur etxean daude salgai: 5 €an helduenak eta 2€an langabetuenak edo 14-18 arteko gazteenak. Gaur eta bihar, Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
Gehiago
Haurdun, edoskitzean edo erditu ondorenean dauden emakumeei zuzenduta daude Anabel Urkiola fisioteraupeutak eta Uxue Castellano emaginak eskainiko dituzten tailerrak. Lehen zita apirilaren 11n, 17:00etan Karreaneko ganbaran. Asmoa hilean behin elkartzea da, baina parte hartzaileen beharretara egokituko da. Doan da eta hamabirentzako lekua dago, zaldibiarrek lehentasuna dutelarik. Izen-ematea: apirilaren 5era arte.
Gehiago
Ostegunean Irundik abiatu eta martxoaren 24an amaituko da Baionan aurtengo korrika, 23. edizioa. Jarraian, Zaldibiako Korrika Batzordeak eta hainbat eragilek elkarlanean osatutako egitaraua. Ika, ika, ika, Korrika!
Gehiago
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu UEMAK aurten ere. Salto! udalekuek izaten duten arrakasta ikusita, aurten bi txanda izango dira 2006-2009 arteko gazteentzat: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Ohi bezala, ibiltaria izango da ekimena eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 31ra arte.
Gehiago
Martxoaren 8a, Emakumeon Nazioarteko Eguna, orain arte lortutakoa ospatzeko egunetik haratago, oraindik egiteko asko dagoela onartu eta aldarrikapenak egiteko eguna ere bada. Zaldibian, udalak eta Aske talde feministak, Lardizabal eskolarekin eta bestelako eragileekin batera hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko eta biharko. Jarraian guztiak ikusgai.
Gehiago
Martxoaren 8ra arte zabalik dago AISA Oinarrizko euskara ikastaroan izena emateko epea. Klaseak astelehen, astearte eta asteazkenetan dira Karreaneko beheko gelan, 14:15etik 15:35era. Izena emateko deitu edo idatzi 676531079 telefonora. Klaseak doan izango dira. Animatu!
Gehiago