Margoketa lanak pilotalekuan

Uda garaia baliatuz, Resti pilotalekuan margoketa eta txukunketa lanak egiten ari dira.
Gehiago

100 urte bete ditu Sagrario Romerok

Badajozeko Don Benito hirian jaioa, 100. urtebetetzea ospatu du gaur Sagrario Romerok etxeko eta senideen konpainian. Ohitura legez, bisitan joan zaizkio Zaldibiako Udaleko ordezkariak, zoriondu eta oroigarria ematera.
Gehiago

Auzolan deialdia Eskolan asteazkenerako

Udako geldialdia aprobetxatuz hainbat lan egiten dira urtero eskola-eraikinean eta eremuan, eta aurten hainbat esku-hartze aurreikusi dira. Tartean, margoketa lanak, auzolanean egingo direnak uztailaren 26an. Irakurri eta parte hartu!
Gehiago

Txakur eta jabeentzako formakuntza

Irailean eta urrian, Kanguneko kideen eskutik, 8 saioz osatutako ikastaro trinkoa eskainiko da Zaldibian, asteazken arratsaldeetan. Jarraian informazio osoa eta izen emateko aukera. 
Gehiago

Adierazpen Instituzionala Euskararen aurkako sententziaren kontra

Uztailaren 20an egindako udalbatzan, Adierazpen Instituzionala onartu zen aho batez, euskararen aurkako sententziaren harira. Jarraian adierazpeana osorik eta udalbatzak hartutako beste erabakien xehetasunak ere bai.
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Ostegunean, uztailak 20, bilduko da ohiko bilkuran udalbatza, uztaileko osoko bilkura egiteko. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Herriko jaiak 2023: bigarren bilerarako deia

Aurreko astean egin zen lehen bilera eta hainbat gai finkatu ziren jada: festa egunak zeintzuk izango diren, festa gunearen antolaketa orokorra zein izango den eta egitarauaren lehen zirriborroa ere osatu zen. Bigarren bileran, egitarauan sakonduko da, uda aurretik lotzea komeni diren ekintzak zehazteko, bereziki musika taldeena.
Gehiago

Udako jarduerak martxa betean

Udako jarduerak bigarren astean sartu diren honetan, ikusgai dituzue pasa den ostiraleko ospakizuneko argazkiak. Urtero bezala, uztailaren 7an ospatu zuten San Fermin Zaldibiako haurrek. Zuriz eta zapi edo gerriko gorriz jantzita, dotore ibili ziren herriko plazan, begiraleek lagunduta.
Gehiago

Zaldibiako hondakin bilketa eta hobari sistema eredugarria Europar Batzordearentzat

Europako Batzordeak ohartarazpena egin dio Espaniari hondakinen birziklapen baxua eta zabortegietara isurtzen duen hondakin kopuru handia aintzat hartuta, 2025 eta 2035erako ezarrita dauden helburuetatik urrun daudelako. Bertan, Zaldibiako hondakin bilketa sistema, eta bere hobariak praktika on gisa aipatu ditu. 
Gehiago

UEMA: “Nahikoa da! Gu euskaraz gara!”

UEMAko hautetsiek agerraldi jendetsua egin zuten ostiralean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udal legearen aurka emandako epaiaren harira: udalei euskara hutsez funtzionatzeko bidea ezeztatu die. Bertan izan zen Ioritz Berra Zaldibiako alkatea, beste 125 alkate eta hautetsirekin batera. 
Gehiago

Ederki pasa dute haurrek udako kirol jardueretan

Aurten ere, joan den astean zehazki, Zaldibiako haur eta gaztetxoek udako kanpainako kirol saioez gozatu dute: piraguak, tenisa eta Dance Flow. Barruan dituzue ikusgai argazkiak eta zenbait bideo.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: Uztaila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira uztailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago