Zaldibiako Udalak, AEK euskaltegiak eta UEMAk euskara ikasi nahi duten herritarren asmo eta beharrak ezagutu nahi ditugu, herriko eskaintza antolatzeko. Irailaren 12ra arte eman daiteke izena.
Gehiago
Udarako geldialdia aprobetxatuz, urtero egin ohi dira hainbat berrikuntza lan. Aurten batik bat Lehen Hezkuntzako ikasgeletan esku hartu da, zorua aldatuz eta margoketa lanak eginez. Ikasturte berriak erronka gehigarriak dakarzkigu, espazioz txiki geratu den eskolan behin-behineko modulu gehigarri bat jarriko baita udazkenean zehar eta egungo eraikinari lotuko zaion eraikin berriaren proiektua landuko baita.
Gehiago
Irailaren 8an hasita, Zaldibiako plazarako sarbide eta bertako aparkalekuaren iraunaldiak aldaketak izango ditu.
Gehiago
Irailaren 17an, Karreanen, Anabel Urkiola zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeuta eta Uxue Castellano emaginaren eskutik. Etapa honetan emakumeek izan ditzaketen alterazio fisiologikoak, emozioetan izan dezaketen eragina eta ongizaterako baliabide ezberdinak izango dira hizpide. Plaza mugatuak dira eta irailaren 12ra arte eman daiteke izena, jarraian (30€).
Gehiago
Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota ditu VOXen eskariz EAEko udal legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak. Epaiaren larritasuna ikusita, UEMAko gainontzeko kideek bezala, Zaldibiako Udalak dei egiten die herritarrei epaia salatu eta euskaldunon eskubideen alde egingo den elkarretaratzean parte hartzera. Larunbat honetan, uztailaren 19an, 12:00etan Zaldibiako udaletxe aurrean.
Gehiago
Aurten 210 haur eta gaztetxo dabiltza Udako Jardueretan, eta 21 begirale eta bi koordinatzaile ari dira lanean parte-hartzaileei aisialdi hezitzailea eskaintzeko.
Gehiago
UEMAk antolatutako Salto udaleku ibiltariaren 2. txandan parte hartzen ari diren 70 gaztetxo Zaldibian izango dira gaurtik igandera bitartean. Hainbat ekintza dituzte programatuak eta herritarrentzat ere bada parte hartzeko aukera, bereziki larunbat gaueko 22:00etan plazan izango den bertso-musikatuen saioan.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira uztailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Uztailaren 2rako, asteazkena, Mugikortasun gaiari buruzko herri batzarra deitu du Udalak arratsaldeko 18:30ean udaletxean. Plaza inguruaren oinezkotzea, herri-guneko trafikoa eta Zaldibia-Ordizia bide-gorria izango dira hizpide.
Gehiago
LGBTI+ pertsonen eskubideak aldarrikatzeko, udalak eta herriko hainbat eragilek jarraian duzuen bideoa ondu dute. Bestalde, Zaldibiako Udalak, Hiruki Larroxa kooperatibarekin elkarlanean, herriko LGBTI+ errealitateei buruzko udal-diagnostikoa jarri du martxan. Informazioa, jarraian.
Gehiago
Zaldibiako udalbatzak gehiengo osoz bi mozio onartu zituen atzoko plenoan, EH Bilduren aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVren abstentzioarekin. Lehen mozioa, LGBTI+ harrotasunaren ingurukoa, eta bigarrena, Kuba terrorismoa babesten duten estatuen zerrendatik kentzeko eskatuz. Jarraian irakurgai bi adierazpenak.
Gehiago
Uztailaren 3an, ostegun arratsaldean, LGBTI+ kolektiboaren inguruko hausnarketa egitera bultzatzen duen audogida erako erakusketa egongo da kultur etxean. 10 artistaren istorio bana entzungo dute parte hartzaileek, proposamen bisualak ikusten dituzten bitartean: irudiak, berriak, argazkiak...
Gehiago