Udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu kanpainak eta aurten, inoiz baino gehiago gure bazterrak ezagutzeko aukera egingo dutenez askok, gure herriko altxorra den euskara mahai gainean jarriko da, herriko tabernarien laguntzaz.
Gehiago
Alarma egoerari amaiera eman zaionetik lehen kultur ekitaldia izango da ostegunekoa. Hala ere, nola ez, ekitaldiaren ezaugarriek eta erabiliko diren jarraibideek osasun irizpideak betetzeko bermea emango dute. Hilaren hasieran argitaratu zen Zaldibiako Udalak ere lagundu duen liburua, izen bereko dokumentalean oinarritua. Parke Botanikoan izango da emanaldia, 19:00etan hasita eta testuaren egile diren Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre idazleen parte hartzearekin, Pello Ramirezek musikaz lagundua.
Gehiago
Maiatzaren 25ean egin zen lehen bilera. Bertan, Udalak aurtengo errealitatea eta lantzen hasi den proposamena azaldu zien Guraso Elkarteko ordezkari zein gurasoei. Familien artean iritzi bilketa egitea adostu zen eta jasotakoa lantzeko izango da asteleheneko bigarren bilera irekia. Telematikoa izango da eta edonork parte hartu dezake. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Telebista seinalea Ibargungo antenatik hartzen duten etxebizitzetan arazoak izan dira azken pare bat urtean Goierri TB eta beste tokiko kanal batzuk ikusteko. Hainbat saiakeraren ondoren, badirudi konpondu dela arazoa eta kanalak berriz sintonizatuz gero, jada etxe guztietan ikusi beharko litzateke. Hala ere, arazoak jarraitu egiten duela ikusiz gero, abisua pasa Udaletxera, mesedez.
Gehiago
Abenduak 18 asteazkena, 18:30etan Karreane kultur etxean, Harkaitz Canoren eskutik solasaldia; Antzara eguna liburuaren aurkezpena eta euskal komikiari buruzko hainbat zertzelada.
Gehiago