Igande honetan, martxoak 6, narrazioa eta mugimendua uztartzen dituen ikuskizun hau egongo da 18:00etan Herri Antzokian.
Gehiago
Sistema heteropatriarkal kapitalistak gogor eragiten digu emakumeoi*: edertasun hegemonikoaren preso gara, zaintza-lan ikusezinak (eta doakoak) egitera behartuta gaude, indarkeria matxistaren biktimak… eta abar luze bat, hamaika baitira emakume izendatuak garenok jasaten ditugun zapalkuntzak, den-denak dominazio beraren aurpegi ezberdinak dira, sistema honen biziraupenerako beharrezkoak direnak.
Gehiago
Martxoaren 5ean, ibilbidea, eta orokorrean eguna, behar bezala antolatzeko herritarren laguntza beharko dugu, lan ugari baitaude egiteko. Gehien bat ibilbidean parte hartuko ez duten herritarrei luzatzen diegu deia.
Gehiago
Iaz, Zaldibian antolatutako Lilatoi herrikoiak izan zuen arrakasta ikusirik, aurtengoan, beste pausu bat ematera goaz. Martxoaren 5ean, larunbatean, TTIPI-TTAPA MOREA! egingo dugu Zaldibian. Hemen duzue informazio guztia eta izen-emateko aukera.
Gehiago
Otsailaren 3an, ostegunean, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera Udaletxeko Areto Nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Herriko haur eta gazteen heziketarako tresna berriak landu eta urrats kolektiboak emateko tailerra antolatu da, abenduaren 15ean, Emagin taldearen eskutik. Haur eta gazteen heziketan parte hartzen duen edonorentzat da saioa: guraso, aitona-amona, izeba-osaba, zaintzaile, begirale, tutore, entrenatzaile,... Eman izena eta zatoz!
Gehiago
Pasa den astean, asteazkenarekin, Ez-Ohiko Osoko Bilkura burutu zuen udalbatzak. Bertan erabakitakoen kronika duzu hemen.
Gehiago
Azaroaren 25a, “Emakumeen* kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” da. Zaldibiako Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berresten dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean. Bat egiten dugu mugimendu feministak azaroaren 25erako 18:00etan Zaldibian deitutako elkarretaratzearekin. Azaroaren 24an burututako osoko bilkuran ondorengo adierazpena onartu zen EH Bilduren aldeko 5 boto eta EAJ-PNVren aurkako 3 botorekin.
Gehiago
Datorren astetik aurrera, azaroak 25aren harira, Zaldibiako Aske Talde Feministak eta Zaldibiako Udalak ondorengo ekimenak antolatu ditugu elkarlanean.
Gehiago
Urriaren 25ean, astelehenean, iluntzeko 19:15ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera Udaletxeko Areto Nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Elkarlanean, Goierriko hainbat udalerrik berriz jarri dute martxan Goierrin indarkeria matxistarik ez! sormen lehiaketa. Lanak azaroaren 19a bitartean aurkeztu daitezke, berdintasunagoierrin@gmail.com helbidean. Gogoratu, bideo formatuan bidali behar badira ere, edozein motako lanak onartuko direla, hala nola, kantak, marrazkiak, eskulturak...
Gehiago
Tailer honetan hilekoaren erregistroa eramateko modu ezberdinak landuko ditu Veronica Satrustegi, Marigorrik, aldaketa fisikoak eta emozionalak erregistratu eta horiek interpretatzen ikasteko. Irailak 22, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Karreanen. Aurrez izena eman behar da.
Gehiago
Datorren asteazkenean, irailak 8, iluntzeko 19:15ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Azken egunetan, sare sozialen bidez zabaldu den mezuak astindutako hautsen harira ondorengo oharra plazaratzea erabaki du Zaldibiako Udalak.
Gehiago
Bakoitza den bezala, eta nahi duen bezala desiratzearen aldarrikapenean, LGBT+ kolektiboko pertsonak eta gainerako guztiak ere, gaurko eguna aprobetxatu dezagun LGBT+ eskubideak giza eskubideak direla gogoratu eta balio hauetan murgiltzeko. Hemen duzue gure hausnarketa.
Gehiago