Parte hartzea

2023ko martxoa bete-betea dator, hemen duzue herriko agenda

Irakurle taldea, Herri kirolen jaialdia, martxoaren 8ko aldarria, Ttipi-ttapa morea, antzerkia, rallya, zaldibitar berriei ongi etorria, X. Osinberde sariketa, XXXI. Dantzari txikien eguna, elikadurari buruzko ikastaroa... egitarau betea izanagatik ziur izango dela hemen jasotzea falta denik ere. Jarraian duzue informazio osoa eta "Elikadura: bere garrantzia zahartzean" ikastaroan izena emateko aukera.
Gehiago

Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren kontsulta-alegazio aldia hasi da

2022ko abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu da iragarkia eta apirilaren 4ra arteko epea dago inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. Teknikariekin aurrez aurreko hitzordua izateko txanda ere hartu daiteke Udalean. Hemen informazio osoa.
Gehiago

Herri-harrera antolatzeko formakuntza

Zaldibiako Udala “Harrera protokolo integrala” proiektuan murgilduta dago, helburua Zaldibiara bizitzera datozen herritarrei ahalik eta harrera egokiena egin eta herritarren arteko saretzean eragitea izanik. Proiektuaren baitan, herriko elkarte eta eragileei formakuntza aukera eskainiko zaie, baita gaian bereziki interesa duten herritar norbanakoei ere. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Ohiko osoko bilkura deialdia astelehenerako

Datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, izango da bilkura iluntzeko 18:30ean Udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Zaldibiako bide publikoen inbentarioaren hasierako onarpena

Abenduaren 27ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaion Zaldibiako Bide Publikoen inbentarioari. Datozen egunetan Aldizkari Ofizialetan argitaratzen denetik 2 hilabeteko epea irekiko da inbentarioaren kontsultarako, baita zalantza eta alegazioak aurkezteko ere. Udaletxeko harrera nagusian eta jarraian aurkituko duzun loturan dago eskuragai dokumentazio osoa. 
Gehiago

Zaldibiako Udalaren aurrekontuak 2023 urterako

Abenduaren 19an Herri Batzarrean azaldu eta abenduaren 27an osoko bilkuran behin-behinean onartu ondoren, jendaurreko epea pasata indarrean sartuko dira 2023ko aurrekontuak. Jarraian ikusgai dituzu ezaugarri orokorrak eta sarrera eta gastuen diru-partidak lerroz lerro. 
Gehiago

Herriko Kultur eta Kirol taldeen urte amaierako bilera

Herriko kultur eta kirol taldeen bilkura egin zen pasa den astean, aurtengoan bigarrenez. 16 herritar eta udal ordezkari-teknikariak elkartu ziren, herriko 15 eragile ezberdinen ordezkaritzapean. 2022ko urtearen balantzeaz gain, 2023rako erronkak izan zituzten hizpide, baita udal diru-laguntzak eta herriko taldeen osasunari buruzko ariketa bat ere. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

Ez-Ohiko Osoko Bilkura deialdia astearterako

Bilkura bihar, abenduaren 27an izango da iluntzeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Jarraian duzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
Gehiago

Udal Herri Batzarra astelehenean, aurrekontuak hizpide

Urtero bezala, Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, 2023ko erronkak eta aurrekontua azaldu eta Iritzi-ekarpenak jasotzeko. Astelehenean, hilak 19, izango da batzarra, 18:30etan Udaletxeko Herri Aretoan. Euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.
Gehiago

2023ko udal-hauteskundeetarako boto eskubidearen inguruko informazioa

Europar Batasunekoak edo akordioa duten Batasunetik kanpoko herrialdeetakoak diren zaldibiarrentzako informazioa da hau, udal-hauteskundeetan boto-eskubidea gauzatzearen ingurukoa. Europar Batasuneko herrialdeetako 18 urtetik gorako herritarrek, bai eta Boliviako, Cabo Verdeko, Txileko, Kolonbiako, Koreako, Ekuadorko, Islandiako, Norvegiako, Zeelanda Berriko, Paraguaiko, Peruko, Erresuma Batuko, eta Trinidad eta Tobako herritarrek ere eman dezakete botoa 2023ko maiatzeko udal-hauteskundeetan. Informazio gehiagorako udaletxeko harrerara jo.
Gehiago

Zaldibiako jaiak 2022: balorazioa

Azaroan sartzearekin batera atzera geratu zaigu Zaldibian hain betea izaten dugun urria eta balorazioak egiteko une aproposa dugu. Dokumentu batean bildu ditugu orain arte jasotakoak eta ikusgai jarri dugu, balorazioak irakurri eta ekarpenak egiteko aukera ere emanaz. Aurtengoak ederrak izan badira, datozenak ederragoak izatea da helburua.
Gehiago

Urriaren 12ko ez-ohiko osoko bilkurako kronika

Jarraian irakur dezakezue azken osoko bilkuran hartutako erabakien berri.
Gehiago

"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" egitasmoa bueltan da

Zaldibiako nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz iaz sortutako proiektua martxan da berriz. Ikasturte honetan DBH1, DBH2 eta DBH3n dabiltzan gaztetxoei dago zuzendua, bertan aktiboki parte hartuko dutelarik, bi dinamizatzaile lagun dituztela. Proiektuaren aldi berri honek azaroa eta apirila bitarte iraungo du. Atzo zabaldu zen izen-ematea eta azaroaren 4ra arte egongo da horretarako aukera. Barruan duzue informazio guztia. Animatu!
Gehiago

Herriko jaien BALORAZIO SAIOA

Amaitu dira 2022ko Zaldibiko festak eta barolazioa egiteko unea iritsi da. Urriak 25 asteartea balorazio saioa burutuko dugu Udaletxeko HERRI ARETOAn arratsaldeko 18:30etan. Ordubeteko iraupena izango duen saio dinamikoa izango da, ondo egindakoak, aldatzekoak edota hobetzekoak jasotzeko helburuz. Hemen duzue bileran parte hartzeko izena emateko aukera.
Gehiago

Badator festen azken txanpa

Gaur, ostirala, Zapiak Bat Elkarteak antolatuta, V. Zapi Janzte bertso afari-sariketa izango da eta bihar, larunbata, Kuadrillen Eguna. Jarraian egitarauari buruzko informazio eta oharrak.
Gehiago