Parte hartzea

2021erako erronka proposamenak aurkeztu ditu Udalak herri batzarrean

Zaldibiako Udalak arloz arloko 2020aren balorazioa eta 2021. urteari begirako erronkak proposatu ditu urteko lehen herri batzarrean, Erronka hauei loturiko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen atzo Antzokian. Bileran 30 lagun inguruk parte hartu zuten, erdiak telematikoki, eta hemen duzue batzarreko grabazioa ikusgai.
Gehiago

Ostegunean antzokian, udal herri batzarra burutzeko deialdia

Zaldibiako Udalak urteko lehen UDAL HERRI BATZARRA antolatu du urtarrilaren 21 ostegunerako. Arratsaldeko 19:00etan Antzokian burutuko da eta dagozkion segurtasun neurrien baitan antolatuko da. Aurreko urteko balorazioa eta datorrenari begirako erronkak eta aurrekontu proposamena aurkeztuko dira.
Gehiago

Zaldibiako Udal irudi berria erabaki dute herritarrek

2020ko abenduaren 20an Zaldibiako plazan jendaurrean egindako kontaketaren emaitzek ez dute zalantzarako tarterik utzi. Erabakian parte hartu duten herritarrek gegiengo osoz erabaki dute Zaldibiako Udalaren irudia izango dena. Asteartean burutzekoa den osoko bilkurara eramango da herritarrek hartutako erabakia, bertan berretsia izan dadin.
Gehiago

Udal irudi berria, ERABAKIA HARTZEKO GARAIA HELDU DA!

Udalaren irudi berria aukeratzeko prozesua azken txanpan sartzera doa. Herritarren artean informazioa banatu eta galdetegiak jaso zituen Jarraipen batzordeak. Prozesuarekiko adostasun zabala jaso da eta aurkezten diren lau irudietakoren batek Udal irudi berria izateko balio duela adierazi zuen galdetegia bete zuten herritarren gehiengoak. Hau horrela izanik, 2020ko abenduaren 14tik abenduaren 20ra aurkeztutako lau irudiak bozkatu ahalko dira Karreane kultur etxean. ERABAKIA ZURE ESKU! Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago

Zaldibiako Udalaren IRUDI BERRIA aukeratzeko prozesua

Zaldibiak Udal Eraikin berria izango du aurki eta "Zaldibia" izenaren benetako esanahitik eta herritarrengandik gertuago egongo den irudi berri bat lantzeko une egokian gaudela uste dugulako abiatu dugu prozesu parte hartzailea. Egungo egoeran badakigu ez dela herritarren kezka nagusia, baina arriskuan inor jarri gabe eta prozesua osasun neurriekin uztartuz, egingarria dela uste dugu.
Gehiago

Hugo eta Eusebio aurten ere ez dira faltako

Herriko festak eta barrakak eskutik doaz, eta bada familia bat, Maria eta Joaquin eta hauen seme-alabena, urtero urtero gure artean izaten dena. Bada beti bezala ez bada ere, Zaldibian izango ditugu azaroaren 6tik 15era bitarte, Antzoki aurreko aparkalekuan.
Gehiago

Buruarinak egiteko tailerrak urriaren 15 eta 22an

Uztailean 2 urtetik 5 urtera bitarteko haurrek izan zuten buruarinak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera. Oraingoan, LH 1 eta LH 2 mailakoentzat egingo da tailerra urriaren 15ean eta LH 3 eta LH 4 mailakoentzat urriaren 22an. Informazioa jarraian.
Gehiago

Festak 2020: batzarra irailaren 3an

Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna, herriko festen garaia. Aurten egoeraren ziurgabetasunak eraginda irail hasierara atzeratu zen lanketa eta datorren ostegunean, irailak 3, iluntzeko 19:00etan Herri Antzokian egingo da bilera. Jarraian informazio osoa.
Gehiago

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak igandean

Hauteskunde eguna izango da etzi, aurten Covid-19aren eraginpean. Hori dela eta, ohiz kanpoko neurri batzuk betetzea eskatzen dio Hauteskunde Batzordeak hauteslegoari eta bozka lekuetan ere egokitzapenak egin dira. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Ostegunean, Zaldibia plazara! saio irekia

Abenduaren 12an, OSTEGUNA, arratsaldeko 19:00etan herritar guztiei zuzenduriko saio irekia burutuko dugu Antzokian Zaldibia plazara! parte hartze prozesuaren baitan.
Gehiago

Zaldibiako Udaleko batzorde eta arloetan izen ematea zabalik

Zaldibiako Udaleko batzorde eta arlo ezberdinetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago uztailetik. Izena ematea udalera bertaratuz edo jarraian duzun taula beteaz burutu dezakezu.
Gehiago