Parte hartzea

2023ko festak: balorazioa

Azaroaren 3an egin zen festetako balorazio irekia: egitarauko ekintzak, zeharkako gaiak, jai egutegia. Jarraian udalaren balorazioa eta festa egunei buruzko iritzi bilketako emaitzak ikusgai.
Gehiago

Martxan da “Zaldibian, zaintza erdigunean” inkesta

Zaintzaren inguruko inkesta jarri du martxan Zaldibiako Udaleko “Komunitatea eta zaintza" arloak. Herritar guztiei dei egiten zaizue anonimoa den inkesta hau betetzera, azaroaren 19ra arteko epean. Jarraian aurki dezakezue informazioa eta inkesta betetzeko lotura.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: azaroa

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira azaroan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Festen balorazio saioa azaroaren 3an

Azaroaren 3arekin, ostirala, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:00etan udaletxe azpiko aretoan. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak. 
Gehiago

Egutegiak dakarrena: urria

Herriko festak amaitu badira ere, herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira oraindik urrian. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

IRITZI BILKETA: FESTA EGUNAK

Festa batzordean gaia landu ondoren, iritzi bilketa egitea erabaki da hemendik aurrerako festen egutegiaren harira. Ostiralera arteko epea dago galdera honi erantzuteko: ados al zaude hemendik aurrera herriko festak urriko lehen ostegunean hastearekin? Festa batzordearen urri amaierako balorazio saioan herritarren iritziak eskuan izanik dagokion erabakia hartu ahal izateko, iritzia ematera animatzen zaitugu. Jarraian azalpenak eta parte hartzeko moduak.
Gehiago

Herria saretzeko, eman izena

Irekita dago lau-urteko berrirako izen ematea herriko gaien inguruko lanketa egiteko. Antolaketa berria jarri da martxan ohiko batzordeen ordez. Udal herri batzarrean zehatzago azaldu zen informazioa, jarraian ere aurki dezakezuena. 
Gehiago

Igandean, herrira etorri berriei ongi-etorria

Goizeko 11:00etan hasiko da Ongi-Etorria udaletxean. Azken hilabeteetan herrian erroldatu diren guztiak dira gonbidatuak, eta udalak eta herriko eragileek ongi-etorria egingo diete.
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Iraileko azken ostegunean, hilak 28, arratsaldeko 18:30ean bilduko da ohiko bilkuran udalbatza, iraileko osoko bilkura egiteko. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Udal Herri Batzarra ostegunean

Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, legegintzaldi berriko asmoen berri eman eta iritzi-ekarpenak jasotzeko. Ostegunean, hilak 21, izango da batzarra, 19:00etan Udaletxeko Herri Aretoan. Euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.
Gehiago

Festen antolakuntzako azken bilera hilaren 13an

Urria geroz eta gertuago da eta festak antolatzeko lanketa ari da bere amaierara iristen. Irailaren 13an, asteazkenarekin, egingo da hirugarren eta azken bilera 19:00etan Udaletxe azpiko herri aretoan. Egitaraua itxi, eraso sexisten aurreko protokoloa azaldu, festak auzolan bihurtzeko eredua azaldu eta talde argazkia aterako da.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: iraila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira irailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Ohiko Osoko Bilkura deialdia ostegunerako

Ostegunean, uztailak 20, bilduko da ohiko bilkuran udalbatza, uztaileko osoko bilkura egiteko. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago

Herriko jaiak 2023: bigarren bilerarako deia

Aurreko astean egin zen lehen bilera eta hainbat gai finkatu ziren jada: festa egunak zeintzuk izango diren, festa gunearen antolaketa orokorra zein izango den eta egitarauaren lehen zirriborroa ere osatu zen. Bigarren bileran, egitarauan sakonduko da, uda aurretik lotzea komeni diren ekintzak zehazteko, bereziki musika taldeena.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: Uztaila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira uztailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago