Imanol Epelde Pagolak hitza, irudia eta musika elektronikoa uztartzen dituen saioa eskainiko du, igande arratsaldean 17:30ean hasita, Zaldibiako Herri Antzokian. Sarrerak salgai daude 3€an Karreane kultur etxean, eta egunean bertan lehiatilan. Langabeek eta ikasleek doan izango dute sarrera.
Gehiago
Ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira Udako jarduerak, eta horietan begirale gisa lanean jardun nahi dutenek martxoaren 27ra bitartean eman dezakete izena deialdian.
Gehiago
Aste honetan zehar Iparra-Hegoa ospatzen ari dira Seguran, Euskal Herriaren iparraldeko eta hegoaldeko herritarrak bilduz mugak haustea helburu duen ekimena. Astebururako ere egitarau zabala antolatu dute, eta urtero bezala Zaldibiako Udalak hainbat baliabide eskainiz babestuko du antolaketa. Hala, zaldibitarrak ere festan parte hartzera animatu nahi ditu Udalak.
Gehiago
Zaldibiako Udalak adierazpena egin du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin duen konpromisoa irmoki berretsiz.
Gehiago
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk, eta dagoeneko ireki da izena emateko epea. Martxoaren 31 arte izango da zabalik. Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Gaurtik aurrera (martxoak 2), GO01 lineak (Zegama>Zaldibia) geldialdi bat egingo du 15:30ean Ordizian, institutuko ikasleak Zaldibiara garraio publikoan itzuli ahal izateko.
Gehiago
Zaldibia Udalak adierazpena egin du berak kontratatutako ekintza baten testuinguruan izandako gertakarien harira.
Gehiago
Zaldibiako kultur eta kirol elkarteek urteroko dirulaguntza eska dezaten epea ireki du udalak, eta martxoaren 18ra arte aurkeztu daitezke eskaerak. Deialdiak helburu du 2026an zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeek antolatzen dituzten proiektuak eta urteko programak finantzatzea. Informazio guztia jarraian ikusgai.
Gehiago
Antzerkia eta bat-batekotasuna oinarri izango ditu Supituki taldearen emanaldiak. Martxoaren 1ean izango da saioa, 18:00etan hasita. Sarrerak salgai daude jada kultur Etxean (5€).
Gehiago
18:00etan izango da batzarra, Karreane kultur etxeko ganbaran. Bilkuran iazko urtearen errepasoa egiteaz gain, 2026rako aurreikusitako ekimenen inguruan hitz egingo da, eta 2026ko kultur eta kirol taldeen dirulaguntza deialdiaren inguruko xehetasunak ere azalduko dira bertan.
Gehiago
Martxoaren 7an ospatuko da Zaldibian Ttipi-Ttapa morearen VI. edizioa. Urtez urte sendotzen ari den hitzordu honek aldarrikapena eta giro paregabea uztartuko ditu beste behin, martxoaren 8aren atarian. Jarraian, informazio guztia.
Gehiago